Onintza Enbeita.
BIRA

Munduaren tamaina

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Mundua zabala da. Lur-eremu zabalak ditu: basamortuak, itsasoak, oihanak (gero eta gutxiago), hiriak, mendiak... gero, hor barruan, bakoitzak gure lekua daukagu, baina gure lekua ez da bakarrik fisikoa izaten. Sinbolikoki ere espazio bat betetzen dugu eta espazio horretan rol bat; edo gehiago, baina beti besteekiko posizio jakin batzuetatik. Ez da berdin neba-arrebarik zaharrena, erdikoa edo gazteena izatea, ez da berdin zure herrian jaunartzerik egin ez zuen lehenengoa edo hamargarrena izatea, ez da berdin zure alderdi politikoan feminista edo ekologista izatea. Hartzen ditugun erabaki guztiek erabakitzen dute zein leku okupatuko dugun munduan, baina batez ere, hartzen ditugun erabakiek erabakitzen dute zer izango garen eta garen horretatik munduaren ze alde ikusiko dugun.

Eta jende asko bizi da oso eremu murriztuetan. Jende askok ikusten du munduaren zati oso txikia bera dagoen lekutik. Kontua da bizitza okupatzeko eta mundua bizitzeko moduak mugatu egiten dizkigutela besteoi. Izan ere, bizitza erdia pasatzen zaigu aukerarik ikusi nahi ez duenari aukerak esplikatzen. Eta ez du ezertarako balio: mundu txikian bizi nahi duena han biziko da. Azken batean, besteok ere interesatzen zaigun munduan bizi gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.