Onintza Enbeita.
BIRA

Lo

2019ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Ze gauza sinplea dirudien lo egiteak. Begiak ixtearekin nahikoa da. Ez da, ordea, dirudien bezain erraza. Bakoitzak bere errituala dauka lo egiteko: ahuspez etzan, alboz jarri, gora begira etzan, irakurri, argia itzali, pertsiana erdiraino zabalik utzi... bizitzaren zati luze batean garatzen dugu ondo lo egiteko gure teknika. Eta bat-batean, egin behar duguna hori omen delako, ohea konpartitzeko beharra sentitzen dugu. Ondo ulertzen ez dugun motiboren batengatik larrua jotzeko aukeratu dugun horrekin lo egiten hasten gara. Sekula ez dut ulertu kontua behar bezain ondo. Hasteko, larrutan egiteko egoera, ordu eta leku asko daude oheari eta gauari itxaron gabe. Beraz, amaitzeko, maitale bik ohe banatan lo egitea ez litzateke hain gauza larria izan behar.

Bai, asko kostatzen zait inorekin lo egitea. Baina behin norbaitek esan zidan hiru gauza daudela pertsonok konpartitu behar ez ditugunak: txistua (uler bedi danbolinarekin jotzen den musika instrumentua), hortzetako eskuila eta ohea. Lehenengo biekin ez dago arazorik. Ohearena esplikatzeko zailagoa da; izan ere, ikerketa zientifiko ororen kontra, ohea norbaitekin urte luzez konpartitzeko hezi gaituzte. Eta horrela ez dago diagonalean etzan eta lasai lo egiterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.