Onintza Enbeita.
BIRA

45.000

2022ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Bertsolari bat eta erromeria talde bat gurutzatu dira edozein herriko jaietan, urte bi eta gero. Gure lagunek ez dute ulertzen, baina guk ulertzen dugu egiten duguna lana dela. Era berean,badakigu hau lan gozoa dela. Ez dugu goizean goiz jaiki eta guk baino askoz ere diru gehiago daukan jendearentzat produzitu behar, baina guk ere desorduetan uzten dugu etxea guri ordainduko diguna galdutako dirua dela uste duen jendeari kantatzeko. Halako elkarrizketak izan dituzte bertsolari eta musikariek, eta batzuk etxerantz edo beste herri batera doazen bitartean, musikariak instrumentuak furgonetatik ateratzen hasi dira. Bromek ere balio dute halakoetan eta bertsolariek esan diete musikariei beraiek giroa oso goian utzi dutela eta ea nola egiten duten eusteko. Barre artean onartu dute guztiek auzo txikietan giro ona egoten dela askotan, eta orain dauden lekua polita dela erromeriarako zein bertsotarako zein rockerako. Paisajistikoki edonork egon nahiko lukeen lekua da eta giro aldetik polita. Zer gehiago nahi dute bertsolariek eta musikariek? «Dena ez dira 45.000», esan du musikariak. Izan ere, auzo txikietan erromeriak egiten dituztenek ezingo dute San Mames bete, baina hura betetzen duten guztiek ez lukete gure herri askotan publikorik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.