Onintza Enbeita.
BIRA

Normalak

2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Harrotasunaren eguna da, eta hauteskunde kanpaina betean gaude. Alderdi askok aterako dute ortzadarra balkoira. Beti dago ondo batzuekin eta besteekin ondo gelditzea botoak irabazteko. Urtean zehar, ordea, ez dakit nik zenbateraino onartzen dugun aniztasuna. Ez dira hainbeste urte sexu bereko pertsonak ezkontzea onartu zela, esate baterako. Ez dira hainbeste egun transexualen kontrako irainak argitaratu zirela sare sozialetan. Ia egunero ikusten dugu badirela homosexualitateak misoginiatik salbatu ez dituenak, eta zer esango dizuet nik, emakumeen arteko sexua haiek berotzeko zerbait balitz bezala bizi dutenei buruz? Eta oraindik ekintza politiko bat da norekin oheratzen zaren publikoki esatea, baldin eta ez baduzu bikote heterosexual zoriontsua osatzen. Eta pertsonak bakarrik ikusten dituztenek oso ondo bereizten dituzte ustez berdinak diren pertsona horiek multzo desberdinetan: homoak, transak, biak eta normalak.

Normalak ez direnen harrotasunerako eguna baita gaur. Betiere, normala normatiboak markatzen duela kontuan hartuta. Artaldean bizitzeari uko egin diotenen harrotasunaren eguna izan behar du gaurkoak, borrokarako eguna. Oraindik ere asko egin beharko dugulako normaltasunean guztiok kabitu gaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.