Albistea entzun

Ahulezia txiki bat ikusi zaio

Richard Carapazek irabazi du La Pandera mendateko gainean. Primoz Roglicek erasoa jo du lau kilometro falta zirela, eta 52 segundoren aldea atera dio Remco Evenepoel liderrari
Remco Evenpoel Pandereako helmugara iristen, atzo, atzetik Juan Ayuso duela.
Remco Evenpoel Pandereako helmugara iristen, atzo, atzetik Juan Ayuso duela. JAVIER LIZON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko irailak 4

Astebete falta da Espainiako Vuelta amaitzeko. Remco Evenepoelek (Quick-Step) lider sendoa zirudien. Merezita eta nagusitasunez darama maillot gorria. Baina La Pandera mendatearen pendizek eta Primoz Roglicen (Jumbo-Visma) erasoak ahuleziak badituela erakutsi zuten atzo. Ikusgarria izan zen etapa amaiera. Flandriarrak txakalaldia izan zuen helmugarako lau kilometro falta zirela. Gai izan zen horri buelta emateko. Baina 52 segundo galdu zituen Roglicekiko, eta 1.49ra gutxitu da harekiko zuen aldea. Geratzen diren etapak ikusita, dena airean dago. Eguneko beste irabazlea Richard Carapaz (Ineos) izan zen, bigarrenez jaso baitzituen besoak aurtengo Vueltan. Eguneko ihesaldian sartu, azken kilometroetan hortzak ondo estutu, eta merezita irabazi zuen.

Kostatu egin zen eguneko ihesaldia osatzea. Lehen kilometroetan horretan ahalegindu zirenak bi txirrindulari izan ziren: Vincenzo Nibali (Astana) eta Thomas de Gendt(Lotto Soudal). Baina ez zuten lortu. Bizi joan ziren lehen kilometro horiek, haizea alde baitzuten txirrindulariek.

Azkenerako, baleko ihesaldia hamar ziklistek osatu zuten: Clement Champoussinek (Ag2r), Luis Leon Sanchezek (Bahrain), Bruno Armirailek (FDJ), Filippo Concak (Lotto Soudal), Kenny Elissonde eta Mads Pedersenek (Trek). Aleksei Lutsenkok (Astana), Richard Carapazek (Ineos), Raul Garcia Piernak (Kern Pharma) eta Marco Brenner (Team DSM).

Artean 80 kilometro falta ziren helmugarako. Txirrindulari indartsuak zeuden multzo horretan, etapa irabazteko modukoak. Tropel nagusiak bidea egiten utzi zien, eta lau minututik gorako abantaila izan zuten. Atzetik, Evenepoelen taldeak, Quick-Stepek, hartu behar izan zuen ihesaldia bertan behera uzteko zama. Besteek ez zuten ardurarik nahi. Erritmoa bizitu zuen, eta minutu pasatxoan jaitsi zuen aldea, 3.20ra, eguneko azken-aurreko mendatera iristean: Los Villares.

10,4 kilometroko igoera zen. Tropelean gauzak ez ziren aldatzen. Horrek mesede egiten zien iheslariei. La Panderara iristean Robert Gesinkek (Jumbo Visma) estutu bat eman zuen, eta hor hasi zen pizten etapa. Eta, nola, gainera. Ikusgarria eta bizia izan zen etapa amaiera.

Gesinkek ez zuen bidea egin, baina bere taldeak erritmoa bizitu zuen, eta faboritoen multzoa hautsi egin zen Roglicek erasoa jo zuenean. Chris Harper taldekideak egindako lana ondo baliatu zuen. Ausart jokatu zuen esloveniarrak. Quick-Stepek erakutsitakoa kontuan hartuta, ez zirudien Evenepoel gaizki zegoenik. Baina ez zuen sailkapen nagusian aldea murrizteko aukeretako bat galdu nahi izan. Lau kilometro falta ziren, eta indarrez jo zuen aurrera. Lehen unean inor ez zen haren atzetik atera.

Orduan hasi zen sufritzen Evenepoel, eta beste faboritoak ahalegindu ziren. Baina La Panderako maldek ez zuten barkatu, eta soilik Miguel Angel Lopezek (Astana) eta Enric Masek (Movistar) eutsi ahal izan zioten hasiera batean Roglici. Handik Gutxira Mas atzean geratu zen.

Nola hala eutsi dio

Aurretik, Carapazek bigarren garaipena nahi zuen. Izugarria izan zen Ekuadorko txirrindulariak azken metroetan erakutsitako kemena. Saria izan zuen. Lopezek eta Roglicek estutu egin zuten, Evenepoeli alde gehiago atera asmoz. Baina flandriarra gai izan zen gauzak zertxobait itxuratzeko, eta galera ez zen hain handia izan. Gaur Sierra Nevadan amaituko da etapa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Soilik izozmendiaren punta ikusten da garaipenarekin»

Beñat Mujika Telleria

Lehenengoz hartu zuen parte Helene Alberdik nazioarteko triatloi batean, joan den asteburuan. Europako Txapelketa Bilbon jokatu zen, eta urrea kolkoratu zuen.
Juan Cruz Osasunako atzelaria eta Alexander Sorloth Realeko aurrelaria, lehian, aurreko denboraldian Anoetan jokatutako partidan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Komeni indarberritu izana

Iñigo Lasa Fresneda

Realak eta Osasunak gaur ekingo diete norgehiagokaz betetako bost aste gogorri. Talde txuri-urdinak Gironan jokatuko du, eta gorritxoak Real Madrili egingo dio bisita

Masterseko finalerdiak jokatu zituzten herenegun gauean Nafarroa Arenan. 1.500 ikusle izan ziren harmailetan. Gehiago izango dira gaur finalean. ©JESUS DIGES / EFE

Udari txapela jarri nahi diote

Julen Etxeberria

Ezkurdia-Mariezkurrena eta Altuna-Imaz ariko dira gaur Masterseko finalean, Nafarroa Arenan

Alavesek ezin du burua altxatu, eta 0-4 galdu du Vila-realen kontra

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...