Albistea entzun

Donostiako 54. Jazzaldia

Trantsizio urtean, berriz ere Zurriolan

Belako taldeko kideek kontatu dute «ia surrealista» izan zela orain sei urteko esperientzia. 2020an aterako dute laugarren diskoa
Belako taldeko kideak, atzo goizean emandako prentsaurrekoan.
Belako taldeko kideak, atzo goizean emandako prentsaurrekoan. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2019ko uztailak 28

2013an, artean nahiko hasiberriak zirenean, Donostiako Jazzaldian jotzeko aukera izan zuten Belako taldekoek, Elvis Costelloren kontzertuaren aurretik. Esperientzia hura «ia surrealista» izan zela kontatu zuten taldeko kideek, atzo, gauean egitekoa zuten kontzertuaren aurretik emandako prentsaurrekoan. «Asko markatu gintuen». Eta aitortu zuten hainbeste ikasi zuten lekura itzultzeak, alegia, berriz ere Zurriolako hondartzan jotzeak, eragiten ziela beldur apur bat.

Sei urte pasatu dira jazzaldiko kontzertu hartatik, eta hiru disko argitaratuak ditu taldeak: Eurie (2013), Hamen (2016) eta Render Me Numb, Trivial Violence (2018). Eta bidean da hurrengoa ere, datorren urtean argitaratzeko asmoa baitute eta hasita baitaude hura prestatzen. Hori dela eta, trantsizio urtea zen izatekoa 2019a taldearentzat; alabaina, zenbait emanaldi «berezi» atera zaizkie. Atzokoa zen horietako bat, eta Australiako DMA'S taldearekin Erresuma Batuan egin duten bira «polita» beste bat.

Agerraldian, «pasioz» bizi dutela musika azaldu zuten, barru-barruraino iristen ez bazaie, ez direla abesti batekin jarraitzeko gai. Disko berriaren harira, iragarri zuten lan «konplexua» izango dela, ez dutelako nahi aurrekoak bezalakoa izatea, ez eta abestiek elkarren antza izatea ere. «Ez dugu gurpilik asmatuko, baina, behintzat, ekarpenen bat egitea nahi dugu». Abesti bakoitzean osagai ezberdinak erabiltzen saiatzen direla azaldu zuten, eta zerbait monotonoa iruditzen zaienean baztertu egiten dutela berehala. Alde horretatik, gaineratu zuten zenbat eta disko gehiago kaleratu, orduan eta zailago bihurtuko zaiela originaltasuna aurkitzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sara Azurza abeslaria, bere <em>Hemen berriro</em> diskoa aurkezteko argazki batean. ©ZART KOLEKTIBOA

Emozioak akordeen oinarrian

Miren Mujika Telleria

Sara Azurzak 'Hemen berriro' diskoa kaleratu du, Zart kolektiboarekin. Bizitzaren ziklo emozionala du ardatz diskoak. Askotariko musika estiloak tartekatu ditu kantuetan

Aintzane Galardiren <em>Bakardadearen aintzira</em> poemarentzat Udane Ansak sortutako irudia. ©UDANE ANSA

Poemak urik gabeko itsasoei

Ainhoa Sarasola

Hainbat poetak Ilargiari idatzitako olerkiak biltzen ditu 'Mare' liburuak, ilustrazioz jantzita. Beste hainbat testu luzeagok eta abesti batek osatzen dute proiektua

Judith Jauregik hainbat konpositoreren obrak interpretatuko ditu jaialdian. ©BERRIA

Literatura izango du ardatz Bilboko Musika-Musica jaialdiak

Erredakzioa

Martxoaren 3tik 5era, 70 kontzertu egingo dituzte Arriaga antzokian eta Euskalduna jauregian. Festibalak 1.400 musikari bilduko ditu

Maria Schneider, 2019an, Donostiako Jazzadiaren aurkezpen batean. ©Gorka Rubio / Foku

Maria Schneider eta Brad Mehldau Gasteizko Jazzaldian izango dira

Mikel Lizarralde

Uztailaren 3tik 8ra egingo den 46. jaialdirako baieztatu dituzten lehenengo bi artistak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.