PROPOSAMENAK

Abenturaren bailara

Abentura maite dutenek egun ederrak igaro ditzakete Debabarrenean, familiarekin. Itsasoa eta mendia kirolarekin uztartzeko leku egokia da

Debako hondartza. GORKA RUBIO / FOKU.
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Debabarrena (Gipuzkoa) atseden hartzeko leku bikaina da, baina baita abenturazko egun bat igarotzeko ere. Familiarekin egun eder batzuk pasatzeko proposamen ugari eskaintzen ditu bailarak, kirola eta natura uztartzea atsegin duen ororentzat.

Itsasoaz gozatzeko aukera ematen du Debak (Gipuzkoa). Izan ere, herriko hondartza eta kaletan lasai bainua hartu dezake bertaratzen denak, edo surf egiteko parada ere izan daiteke. Yako Surf Eskolak surf ikastaroak antolatzen ditu hasiberrientzat, eta hain hasiberriak ez direnak Debako olatuekin jolastu daitezke surf oholetan.

Ondoan dago Mutriku (Gipuzkoa), eta, olatuen gainean surf egin ordez, itsasoa beste modu batean ezagut dezake abenturazaleak: ur azpian murgilduz. Buceo Euskadi elkarteak urpekaritza ikastaroak antolatzen ditu, euskal kostaldea barrenetik ezagutzeko. Ikastaroak ere antolatzen dituzte, hasiberriek urpekaritzaren teknika ikas dezaten.

Itsasoan bainua hartuz, surf eginez edo urpekaritza praktikatuz nekatzen denak badu nora joan. Izan ere, energia hartzeko otordu ezin hobeak egin daitezke Deba eta Mutrikuko herriguneetan eta Olatz, Itziar eta Lastur auzoetan.

Itsasoa eta mendia

Itsasoaz gozatzeaz gain, mendizaleek ere zuku asko atera diezaiokete Debabarrenari. Olatzeko geoibilbidea 6,5 kilometrokoa da, eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan ibilbide zirkular bat egiten du. Geoparkearen barnealdea eta ingurune karstikoa ezagutzeko bide paregabea da, eta Euskal Herria ikuspegi geologikotik hobeto ezagutzen laguntzen du. Bestetik, hemezortzi kilometroko ibilbidea ere egin dezakete mendizaleenek, Debaik hasita. Era zirkular batean, herrigunea Itziar eta Lastur auzoekin lotzen du bideak.

Beste hainbat jarduera egiteko aukera ere badago Debabarrenean. Adibidez, paintball saio bat egin daiteke familiarekin edo lagun artean. Debaventurak antolatzen ditu saio horiek, eta adrenalina askatu nahi dutenek hor dute aukera bikaina.

Itsasontzian irteerak egiteko modua ere badago Kantauri itsasoan. Kayak baten gainean arraun egin nahi duenak ere badu aukera, baita segurtasun guztiarekin zubi batetik behera soka bati lotuta jauzi egin nahi duenak ere.

Animalien zaleek ere zaldi irteerak egin ditzake, kostaldea eta mendiak zeharkatuz. Mutrikuko Olmedo Behortegiak eta Lasturreko Gailur zaldiketa eskolak antolatzen dituzte irteerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.