'Plazandreak' pilota saioaren bigarren aldia, bihartik aurrera ETB1en

urtzi urkizu
2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
ETB1ek gizonezkoen buruz buruko txapelketako finala emango du gaur arratsaldean. Bihartik aurrera, berriz, zenbait astez bederatzi emakumezko pilotariren arteko lehia ikusi ahalko da astelehen gauetan euskarazko katean. Plazandreak saioaren bigarren aldia bihar hasiko da, 22:20ean.

Abuztuaren 2ra arte iraungo dulehiak. Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kazetariak aurkeztuko du saioa, eta aditu lanak Gentzane Aldai eta Ane Arteaga pilotariek beteko dituzte. Elkarrizketak egiten Ane Muruamendiaraz kazetaria arituko da.

Zornotzako (Bizkaia) pilotalekuan jokatuko dituzte partidak talde hauek: Amaia Aldai, Leire Garai eta Uxue Oses, Erlantz Garcia kapitainaren esanetara; Olatz Arrizabalagak, Madalen Etxegaraik eta Nora Mendizabalek osatuko dute beste talde bat, Mikel Inuntziagaren esanetara; eta Miren Larrartek, Miriam Arraizak eta Andrea Capellanek Reyes Azkoitia izango dute kapitain.

Lehenengo partida jokatzen duen pilotariak binakakoan parte hartu ahal izango du; ez, ordea, bigarren buruz burukoan. Saioa «erakargarriagoa» eta «orekatuagoa» izateko asmoz ezarri dute arau hori antolatzaileek. 12 tantora izango dira partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.