Onintza Enbeita.
BIRA

Jaialdiak

2019ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Gero eta hedatuago dago musika jaialdi erraldoiak antolatzeko joera. Asteburubat, kanpin denda, txosnak, lagunak, musika eta pultseratxoa. Egia esan, musika kontsumitzea beste asmorik ez duenarentzat, ederrak izaten dira. Kontua da, ezer ez zegoen lekuan karpak, tabernak, komunak, agertokia eta abar muntatzeko, lan handia egin behar dela. Zer esanik ez, jendea etxera doanean, dena aurkitu bezala uzteko!

Eta asteburu honetan Bilbon izandako jaialdiaren harira, lan baldintzen auzia zabaldu da. Ausartzen naiz esatera, hala ere, icebergaren punta baino ez digutela erakutsi: jaialdi guztietan egingo dituzte halakoak eta okerragoak. Eta hala ere, guk ezin dugunez mundua aldatu, gu ez garenez kontratu horiek egin dituena, gu ere gure lanean baldintza txarretan ari garenez, jaialdietara joan egiten gara. Ez gara pentsatzen gelditu pentsatzen dugun baino erru handiagoa dugula, edo pentsatzen dugun baino gehiago egin dezakegula.

Urte batean BBK Live jaialdira ez balitz inor joango, eta argi utziko bagenu guztiok zergatik ez goazen, akaso lan baldintzak hobetzeko hautua egingo lukete antolatzaileek. Dirua ez baita sarreretatik eta saldutako garagardotik bakarrik ateratzen. Kapitalismoa asmatu zenetik hona, langileei eman ez zaien diruak puztu ditu etekinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.