Onintza Enbeita.
BIRA

Disney eta abar

2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Zinemara joan nintzen ilobekin. Behin baino gehiagotan joan naiz, baina aldi hura gogoan dut. Disneyrena zen filma, baina ez zen ohikoa. Pertsonaia nagusia emakumea zen, beste askotan legez, baina ez zen zuria. Ez zen printzesa; ez, behintzat, ohituta gauzkaten erreinu horietakoa. Harritu egin ninduen filmak (Disney izateari utzi gabe): zerbait kutreagoa espero nuen.

Iloba haserre dago. Badira urte bi filma hori ikusi genuela, eta ez du inon haren harira egindako ia ezer aurkitzen. Karpetak, motxilak, kamisetak... ez dakit zenbat printzesaren osagaiak oparitu dizkioten. Lagunei txiki gelditzen zaien arropa berak hartzen du, eta nabarmena da Disneyko pertsonaien presentzia. Bere kuttunik ezin aurkitu, ordea.

Disney eta haren ustezko magia nagusi diren munduan izan da oporretan. Dozenaka dendaren, milaka Frohzemen, Errauskineren eta abarren artean, bere kuttunaren mozorro bakarra aurkitu du. Bakarra. Haserre dago. Ea nola esplikatzen diogun gizonek salbatu behar ez dituzten neskak ez direla negozio ona. Eta hori dena Disney bezalako industria kapitalizatu batean. Nahi duena salduko lukeen industria batean. Ez naiz ari bazterreko filma feminista batez. Baina oraindik ere gure umeengandik guregandik eraiki nahi izan zituzten emakume ereduak eraiki nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.