Onintza Enbeita.
BIRA

Gabonak

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Erakusleihoak kantuz ari zaizkigu, umeak urduri daude, Mari Domingik ezin du abastorik eman, Olentzerok ez du ume guztien letra ulertzen, Aita Noel Burgosko peajetik iparraldera begira dago, otsoak turroiak jarri ditu supermerkatuetan, Anbrosiok urtean behin egiten dituen bonboiak egin ditu, telebistan perfumeak iragarri dituzte, ETBn kantuan ari dira (eta oraingoan ez da Lau Teilatu), aitak ganbaran ea ardo onik gelditzen den galdetu digu, amak ez du afaria egiteko asmorik, gu txikiteora joango gara, arrautza frijituen aldeko herri ekimena sortu dugu, inork ez daki Errege magoak nork gonbidatu dituen festara, osabak Wikipedia kontrolatzen ikasi du, umeek ez dute karakolik jan nahi, aurten ez zitzaidan niri tokatzen mazapana erostea, zuhaitza non gorde genuen ahaztu zaigu, bola berde batzuk gelditzen dira eta ez dute pegatzen aurten erosi ditugunekin, lagun ezkutua egitea ahaztu zaigu, aurrekontua oporretara joan da, oiloak greban daude eta ezin dugu arrautza frijituaren apologia zuzenik egin, amonaren kroketak hobeak ziren, koinatuaren arrain zopa... Gabonak dira. Ez dut inorekin eztabaidatu nahi ospatzen duguna eta ez duguna. Nik bizitza ospatu nahi dut: mahaiaren bueltan eseri garenok bizirik heldu gara 2019ko abendura. Egin dezagun topa iritsi ez direnen alde!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.