Onintza Enbeita
BIRA

Sistema

2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Orain arte ez dugu eztabaidatu. Oso hurbil daukat txertorik hartuko ez duen jendea, eta ez diogu elkarri ezer aurpegiratu. Bakoitzak erabaki duena onartu dugu, eta horrek balio izan digu. Guri. Gauzak aldatzen ari dira, ordea. Eztabaida etxera ekarri nahi digute; edo hobeto esanda, ekarri digute. Bikotekidearekin bidaiatzen badut, aukera desberdinak izango ditugu; Lapurdin bertsotan egiten badut, bertsokide batzuekin ezingo naiz tabernara joan; zenbait lagunekin ezingo naiz musika emanaldietan sartu, eta abar. Eta zer nahi duzue esatea? Ez zait justua iruditzen. Eta batez ere, ez dakit honek noraino eramango gaituen. Orain COVIDa da arazoa eta ondorioz, arrazoia. Ordea, beldurra ematen dit beste arazo batzuen aurrean ere kontrol sistema bera jarriko ez ote duten.

Gainera, ezda justua, arauak ezarri direnean ez delako aukera desberdintasuna kontuan izan. Ez, ez naiz txertoa hartuko dutenen eta ezin dutenen aldeaz ari: txertoa har dezaketenen eta ezin dutenen artekoaz baizik. Gure kaleetan bada jendea osasun sistemako zerrendetan agertzen ez dena: nahi izanda ere, txertoa hartzea zail izango duena. Orduan zer gertatuko da horiekin guztiekin? Gureak eztabaida pribilegiatuak dira, baina sistematik kanpo dagoen jendeaz ez dugu pentsatu. Ez dugu pentsatu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.