Onintza Enbeita.
BIRA

Jarrera

2022ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Badago oso diboa den jendea. Joaten diren lekura joaten direla, alfonbra ateratzen diete, mikrofonoek beti funtzionatzen dute, ura behar badute ura eramango diete, eta aulkia behar badute, aulkia, txiste txarrak kontatzen dituztenean barre egiten diete, inoiz huts egingo dute euren analisietan baina oso garrantzitsuak bailiran entzuten ditu jendeak, beti zerbait interesgarria esango dutelakoan. Berdin du musikariak, bertsolariak, futbolariak edo hitzaldi bat ematera etorriak diren: edozein baldintza jartzen dutela ere, bete egingo zaie.

Gero badago jende lurtarra. Joaten diren lekura joaten direla, jendeak badaki mikrofonoek huts egin arren egin behar dutena egingo dutela, edo agertokia esandakoa baino eskasagoa bada ere han geratuko direla, edo urik ekarri ezean poltsan daramaten botila betetzera eurak joango direla komunera, edo gai baten inguruan ziurtasunik ez badute onartu egingo dutela, eta txiste txarren bat bururatzen bazaie eurentzat gordeko dutela. Berdin du bertsolariak, musikariak, futbolariak edo hitzaldi bat ematera etorriak diren: sarritan jendeak errespetua galtzen die.

Bizitza jarrera kontua baita. Jendeak, publikoak, herriak, ematen dugun irudiaren arabera tratatzen gaitu oraindik ere; zoritxarrez. Eta edozerk ez du balio ia inoiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.