Onintza Enbeita.
BIRA

Jaiak

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Herriko jaiak dira. Geu baino ez gaude: bertokoak. Denok ezagutzen dugu elkar, eta gutxi gorabehera badakigu nork zer egiten duen jaiak ez diren hilabeteetan. Baina, han, dantzan ari garenean, urrun gelditzen dira mugarriak eta lau urterik behin egiten ditugun aukerak. Jaietan gaude. Geure buruari zoriona zor diogu.

Badira, hala ere, tentsioa sortzen duten pertsonak. Badakigu bat ez dela emaztearekin oso jatorra urte guztian. Entzuna dugu ez diola bizitza errazten. Ikusi genuen beste batek iazko jaietan, jendearen aurrean, nola hartu zuen bere bikotea. Ez zaigu gustatzen hirugarren batek nola hitz egiten duen bere umeen amari buruz hura aurrean ez dagoenean.

Eta, hala ere, ezer gertatuko ez balitz bezala egiten dugu dantza. Gutxi gara, umetatik elkar ezagutzen dugu, pertsona onak dira, beti ezin dugu eztabaidan ibili...

Udaletxeak kamisetak eta kartelak oparitu dizkigu: «jaietan ere neure aukera». Ze dotore gelditu diren hormetan! Aukeratzeko aukerarik ez dutenak ez ditugu ikusi nahi. Eta erdi brometan, beste bati gizona haizea hartzera bidaltzeko esan diodalako neu naiz bazterrak nahasten dituena. Eta berdin du zein herritako jaiak diren; geure erasotzaileen erasoak ez ditugu erasotzat hartu ere egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.