Onintza Enbeita.
BIRA

Zu zeu

2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Batzuetan bizitzak espero ez dugun abiadura hartzen du. Normalean, ondo ez gaudenean gertatzen da; errotonda berari buelta eta buelta ari garela sentitzen dugunean. Izan ere, horrela gaudenean, gertatzen zaigun guztiak gure erritmo geldoa betikotzen du: gosaldu, lanera, etxera, lo, gosaldu, lanera, ostirala, lankideekin bazkaldu, lagunekin ardoa, etxera, larunbata, lo, astelehena, gosaldu.

Eta halako batean, goiz batez, beste leku batean esnatu zarela iruditzen zaizu. Zeure etxean zaude, gainetik kendu dituzun izarak behinola zeuk erositakoak dira; baina ispiluan dagoenak ez dauka errotondari buelta gehiago emateko asmorik. Ez dakizu zergatik, baina duela aste bi baino askoz hobeto zaude: lasaiago, alaiago, bizitzeaz hunkituago. Gauzak gertatu egingo direla iruditzen zaizu, eta errotondatik ihes, autobidean sartu zarela ematen du. Bazoaz; ez dizu inporta noraino zapaldu behar duzun azeleragailua. Joatea da kontua, ez inora heltzea. Eta orduan, lagunei galdetzen diezu ea nola aldatu daitezkeen gauzak horrela egun batetik bestera. Zeure buruari aitortuko diozu, ordea, berriro ere, zu izan zarela gauzak aldatu egin dituena, zu izan zarela errotondatik atera dena, zu zeu abiadura azkartu duena.Zu zeu gertatzen ari zaizunaren erantzule. .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.