Albistea entzun

Reala 1 - 1 Atletico Madril

Anoetak badauka izar berria

Bana berdindu dute Realak eta Atletico Madrilek, Anoetan. Neurketa hasi eta berehala aurreratu da Atletico Madril, Morataren gol batekin; baina bigarren zatian Sadiqek neurketa berdindu du, buruz
Silva, Brais, Ali-Cho, Merino eta Aihen, Sadiqek berdinketa gola sartu izana ospatzen, zaleen aurrean.
Silva, Brais, Ali-Cho, Merino eta Aihen, Sadiqek berdinketa gola sartu izana ospatzen, zaleen aurrean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2022ko irailak 4

Reala. Remiro, Gorosabel (Sola 83. min), Le Normand, Zubeldia (Aritz 71. min), Aihen, Zubimendi, Merino, Silva (Kubo 71. min), Brais, Ali-Cho (Barrenetxea 71. min), Sorloth (Sadiq 46. min).

Atletico Madril. Oblak (Grbic 85. min), Llorente, Witsel, Gimenez, Reinildo, Saul (Kondogbia 46. min), Koke, De Paul (Griezmann 63.min) , Carrasco (Hermoso 79. min), Joao Felix, Morata (Correa 79. min),

Golak. 0-1. Morata (5. min.); 1-1. Sadiq (55. min.). Epailea. Soto Grado. Txartel horiak Realeko Gorosabeli, Zubeldiari, Zubimendiri, Ali-Chori eta Merinori eta Atletico Madrileko Simeoneri, Sauli, De Pauli, Llorenteri eta Moratari. Bestelakoak. 35.366 ikusle izan dira Anoetan.

Iritsi, entrenamendu bat egin, eta lehenengo errematean gola sartu. Horiek izan dira Umar Sadiqen aurreneko urratsak Realarekin. Bigarren gol bat ere egin zuen Nigeriako aurrelariak, baina jokoz kanpo zegoen baloia jasotakoan. Moratak aurreratu zuen Atletico Madril Anoetan, neurketa hasi eta berehala. Hala ere txuri-urdinek ez zuten amore eman, eta neurketa berdintzea lortu zuten Sadiqen golarekin. Markagailu horrekin amaitu zen neurketa.

Gogor ekin zion neurketari Atletico Madrilek. Aurreneko minutuetan bi aldiz gerturatu zen Madrilgo taldea Remiroren ate ingurura, eta bosgarren minuturako sartu zuten gola. Carrascok zutoinera bidali zuen baloia zuzenean korner batean, eta aldaratzea Moratari iritsi zitzaion. Espainiarrak Remiro lurrean zela baliatu zuen neurketako lehenengo gola sartzeko.

Reala ez zen Madrilgo taldearen golarekin kikildu, eta bi aukera garbi izan zituzten txuri-urdinek hamar minuturen buruan. Aurrenekoan Ali-Chok erdiraketa polita egin zuen baloia berreskuratu ondoren. Silvak punpa lasterrean egin zuen errematea, baina Oblakek ez zuen zailtasun handirik izan baloia gelditzeko. Bigarren aukera ere Ali-Choren oinetatik sortu zen. Frantziarrak izkin egin zion Witseli area barruan, eta aurrelariaren erdiraketa Merinok zutoinera bidali zuen, boleaz.

Hori ikusita, bere horretan jarraitu zuen Realak. Oso goian egin zuten presioa Imanolen jokalariek, eta zaleen aupadarekin batera, bere zelaian sartu zuen arerioa. Hala ere, Diego Pablo Simeoneren taldea gustura aritzen da horrelakoetan; markagailuan aurretik, eta kontraerasoan jokatuz. Horrela iritsi zen bisitarien bigarren gola, luze jotako baloi baten ondorioz. Baina epaileak baliorik gabe utzi zuen VAR-ean ikusi eta gero. Besoarekin egin zuen kontrola Joao Felixek.

Handik gutxira, ordea, gertu izan zuen bigarren gola Atletico Madrilek. Oso urrutitik egin zuen jaurtiketa Gimenezek, baina eskuadratik bertatik atera zuen baloia Remirok.

Lehen zatiaren amaieran iritsi zen neurketako une garrantzitsu bat. Saulek ukondoarekin jo zuen Silva, aurpegian, eta epaileak bigarren txartel horia barkatu zion. Falta ere ez zuen adierazi Cesar Soto Gradok.

Bigarren zatia Sadiqen debutarekin hasi zen. Realak inoiz fitxatu duen jokalaririk garestiena 45. minutuan sartu da zelaira, eta hamar minutuan sartu du elastiko txuri-urdinarekin aurreneko gola. Ali-Chok egindako erdiraketa buruz bidali zuen sareetara Nigeriako aurrelariak. Azkar ahaztu dute Isak Realeko zaleek.

Neurketa asko ireki zen golaren ondoren, eta bi taldeak aurkariaren atera hurbildu ziren arren, ez zuten aukera garbirik sortzea lortu; 72. minutura arte. Orduan, Gimenezek buruz errematatu zuen Carrascoren erdiraketa, baina sendo agertu zen Remiro atepean. Realak beldurrik gabe jarraitu zuen, eta bost minutu geroago Sadiqek bigarren gol bat sartzea lortu zuen. Baina jokoz kanpo zegoen.

80. minutuan beste aukera bat izan zuen Madrilgo taldeak. Ezker hegaletik egindako jokaldi batean errematea egin zuen Joao Felixek area barruan. Baina, beste behin, ederki egin zuen haren lana txuri urdinen atezainak.

Bazirudien bi taldeak berdinketarekin gustura zeudela, baina gertu izan zen Atletico Madril hiru puntuak etxera eramateko. 97. minutuan Joao Felixek jaurtiketa bortitza egin zuen area kanpotik, baina beste behin Remiro azaldu zen atepean. Azkenean, banako berdinketarekin amaitu zen neurketa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Realeko jokalariak bost goletako bat ospatzen, gaur, Gironan (Herrialde Katalanak). ©David Borrat / EFE

Realak badaki olatu artean ere igeri egiten

Paulo Ostolaza

Neurketa ikusgarria jokatu dute Gironak eta txuri-urdinek. Sorloth (x2), Brais, Zubimendi eta Kubo izan dira golegileak.

 ©JON URBE / FOKU

«Soilik izozmendiaren punta ikusten da garaipenarekin»

Beñat Mujika Telleria

Lehenengoz hartu zuen parte Helene Alberdik nazioarteko triatloi batean, joan den asteburuan. Europako Txapelketa Bilbon jokatu zen, eta urrea kolkoratu zuen.
Juan Cruz Osasunako atzelaria eta Alexander Sorloth Realeko aurrelaria, lehian, aurreko denboraldian Anoetan jokatutako partidan. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Komeni indarberritu izana

Iñigo Lasa Fresneda

Realak eta Osasunak gaur ekingo diete norgehiagokaz betetako bost aste gogorri. Talde txuri-urdinak Gironan jokatuko du, eta gorritxoak Real Madrili egingo dio bisita

Masterseko finalerdiak jokatu zituzten herenegun gauean Nafarroa Arenan. 1.500 ikusle izan ziren harmailetan. Gehiago izango dira gaur finalean. ©JESUS DIGES / EFE

Udari txapela jarri nahi diote

Julen Etxeberria

Ezkurdia-Mariezkurrena eta Altuna-Imaz ariko dira gaur Masterseko finalean, Nafarroa Arenan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...