Euskal jatorria du Adam Laxalt errepublikanoak

2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Euskal Herritik Ameriketara artzain joandakoen ondorengoa da Adam Laxalt errepublikanoa. Euskal diaspora zabaleko Reno (Nevada) hirian jaioa da. Birraitona Atharratzekoa (Zuberoa) zuen, eta birramona, berriz, Baigorrikoa (Nafarroa Beherea).

Nevadako hautagaiaren aitona —emigratu zutenen semea— Paul Laxalt izan zen, Alderdi Errepublikanoan ibilbide luzea egindakoa. AEBetako Senatuko kidea eta Nevadako gobernadorea izan zen; alderdi barruan ere ardurak izan zituen.

Ronald Reagan AEBetako presidentearen «lagun mintzat» jotzen zuten orduko hedabideek. «Euskal artzain baten seme» moduan aurkezten zuen bere burua. 2018an zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.