Onintza Enbeita.
BIRA

Lagunak

2018ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Munduko edozein bazterretan bagaude ere, gertatzen ari zaiguna edozer dela ere, ia beti behar dugu sentitzen ari garena entzungo digun norbait. Badira lagun batzuk gaizki daudenean bakarrik deitzen dutenak: energia gehiegi kentzen digute. Beste batzuk beti daude euforiko: sinesteko aldarte zaila da hori. Orokorrean, baina, gure miseria eta poz guztiekin onartzen gaituzten pertsona horiek hartzen ditugu laguntzat. Ez dute derrigor eskolan gurekin ibilitako pertsonak izan behar. Aitzitik: zenbat aldiz pentsatu dugun, Urlia edo Sendia, umetan ezagutu izan ez bagenitu, haien bideak eta gureak ez zuketela egundo bat egingo. Lagunak lagun min izateko, ez dute elkarren ondoan emandako urteek bakarrik kontatzen: bizitako momentuen nolakotasunak ere agintzen du. Bereziak izango dira, adibidez, proiektu berri baten sorreran lagundu dizun neska ideia argidun hori, politika egiteko engainatu zintuztenean bizipoza eta jakinduria transmititu zizkizun talde hura, maitale bakoitza desagertu denean kafe batera gonbidatu zaituen pertsona edo zure akatsak zurekin bakarrik konpartitzen dituena. Lagunak ez dira egoten jaiotzen garenean nola negar egiten dugun begira. Kontua da, behin adin batera ezkero, diferentzia handia dagoela bakarrik edo lagunduta negar egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.