FINALISTAK

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun

Eneko Lazkoz Martinez

Jaio. Etxarri Aranatz, 1987.

Ibilbidea. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz txapeletan, eta 2010etik final denetan kantatu du. Seigarren finala du.

Julio Soto Ezkurdia

Jaio. Gorriti, 1987.

Ibilbidea. 2017ko txapelduna da. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bederatzi finaletan kantatu du.

Xabier Terreros Gartzia

Jaio. Lesaka, 1981.

Ibilbidea. Seigarren finala du. 2000. urtean hartu zuen parte lehen aldiz txapelketan. 2015ean txapeldunorde izan zen.

Xabat Illarregi Marzol

Jaio. Leitza, 2001.

Ibilbidea. Nafarroako lehen txapelketa du, baita lehen finala ere. Gazteentzako Abra eta Berritxu sariketak irabazi ditu.

Joanes Illarregi Marzol

Jaio. Leitza, 1999.

Ibilbidea. Lehen finala du. 2017ko txapelketan hartu zuen parte lehen aldiz. Nafarroako eskolarteko txapelketa hirutan irabazi du.

Julen Zelaieta Iriarte

Jaio. Bera, 1980.

Ibilbidea. Hamaikagarren finala du. 2008. urtean Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen.

Eneko Fernandez Maritxalar

Jaio. Lesaka, 1977.

Ibilbidea. Laugarren finala du. 2013an hartu zuen parte lehen aldiz txapelketan, eta geroztik final guztietan kantatu du.

Xabi Maia Etxeberria

Jaio. Elizondo, 1981.

Ibilbidea. Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finala du. 2015eko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.