Onintza Enbeita.
BIRA

Garbiketa

2021eko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Gogoratzen naiz lagun batek nola esaten zidan armairu txikiak eta gutxi behar direla etxean, bete egiten baitira. Eta gainezka egiten dutenean garbiketa lanei ekitea baino ez zaigu geratzen: maite ditugunak gorde, balio ez duena bota, beste norbaitek erabiltzeko moduan dagoena eman... Bakoitzak ditu bere ohiturak eta erritualak. Duela mende batzuk, azterketa garaian egiten nituen garbiketak: ikastera esertzea baino nahiago nuen edozer. Dena den, beti izan naiz gauzak botatzeko txarra. Orain ere bila hasiko banintz, ezertarako behar ez ditudan gauzak aurkituko nituzke etxean. Antzeko zerbait gertatzen zait mobilarekin ere. Urtea amaitu eta egun batzuetara, argazkiak eta oharrak ezabatzen jarraitzen dut. Badaezpada gordetako gauzez beteta daukat memoria: gutxien uste dudanean dena beharko dudalakoan edo. Neure buruarekin zintzoa banintz, aitortuko nioke lainoan utzitako hori apenas erabiliko dudala, noizbait berriro lotzeko gordetako praken moduan.

Eta pentsatzen dut neure memoria ere halaxe egongo dela, gorde eta gorde, beharrezko ez ditudan gauza eta datuz beteta. Askotan eman didate inbidia gauzak botatzeko inolako pegarik ez dutenek. Izan ere, nahikoa beteta daramagu motxila berez, behar ez dugun hori guztia ere bizkarrean hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.