Onintza Enbeita.
BIRA

Presoak

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Urtarrileko manifaren asteburua izan da hau. Urte guztian presoen ardura dutenak zein urtean egun bakarrean gogoratzen direnak elkartuko ginatekeen atzo pandemiarik ez balitz. Gogorra da urtarrilero urteak zenbatzea, eta batzuek behintzat asko maite ditugun horiek, ziega urrunetan jarraitzen dutela ikustea. Kantuak esaten zuen, batzuen ustez, dagokien zigorra betetzen egongo direla, baina ez dakit inork esango liokeen halakorik asteburuero ehunka kilometro egiten dituenari. Zeren, minaz hitz egitea ia-ia modan jarri den honetan, badira herri honetan ikusi nahi ez diren minak ere: fisikoak eta psikologikoak.

Presoak aipatu eta agortuta sentitzen naiz: esateko neukan ia guztia esanda daukat. Hor zehar barreiatuak dituzte Euskal Herriko hainbat seme-alaba, eta etxera datozenero omenaldiak egiten direla, biktimak iraintzen direla... eztabaida beti dago okerreko lekuan. Mina daukanari ulertu egin behar zaio, baina alaba ikusteko urteetan Almeriara joan den amak ere izango du mina. Eta hura ez ote da gogoratzen alabaren aurpegia komisariatik atera berri ikusi zuenekoaz Guardia Zibilaren kuartelaren aurretik pasatzen denean?

Ez dut minaren rankingik egingo. Mina, mina da. Kito. Pentsatzen dut, sentitzen dut, legez, bihotzez eta buruz presoek etxean behar dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.