Onintza Enbeita.
BIRA

Galderak

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Eguzkiak lehen kukua egiten duenerako, landareak saltzen dituzten dendak jendez betetzen dira. Neguan bakarrik egoten naiz azalore edo aza landareak erosten, baina orain, joaten naizen orduan joaten naizela, negutegiak beteta daude. Halako landareak amaitu egin dira, besteak bihar helduko dira. Eta han gu, zerbaiten bila. Keinuak eta irribarreak egiten dizkiogu ezagunok elkarri: denok dakigu ez dugula behar adina denborarik hartuko zenbait gauza zaintzeko. Batek loreak erosiko ditu, besteak janaria ematen dutenak. Eta nolako lurra behar dut? Eta zer botatzen diozu gorrinari? Eta zer da landarearen zuztarretan ateratzen den zera zuri hori? Galderaz beteta joaten gara negutegietara, eta erantzunak bagenitu bezala ateratzen gara. Baina benetan ez dugu erantzunik. Landareak izaki bizidunak dira, natura bizirik dago: edozer gerta daiteke.

Eta hala ere, ziurtasun osoz egiten dugu lurrean zuloa erosi berri ditugun edo behinola erein genituen landareak sartzeko. Eta landarearen bizitzaren zikloak ematen dizkigu benetako erantzunak: bere erritmora, jakina. Eta galdera da: zergatik ez dugu geure bizitzarekin ere gauza bera egiten? Zergatik gaude beti erantzunen zain galderak sortuko dizkigun esperientziak bizi baino lehen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.