Onintza Enbeita.
BIRA

Edukazioa

2020ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Gizon bat kolatu zaigu okindegiko ilaran. Ez dit askorik inporta izan. Azken batean, okindegian azkar egiten ditu jendeak egin beharrekoak. Gainera, han geunden gehienok baino zailtasun handiagoak izan ditu gizonak ibiltzeko. Batzuek kexatu egin dira. «Begira zelako disimuluarekin kolatu zaizun», esan dit emakume batek. Baietz esan diot buruarekin, baina ez diot gehiago kasurik egin nahi izan. Lasai egon naiz, eta hala nagoenean nahiago dut hala utz nazaten. Egia da gauzak edukazioz eskatuta, hobeto hartzen ditudala neuk ere, baina edukazioaz ari garela, guri ere ez zitzaigun hainbeste kostatzen larri dabilenari barrura pasatzen uztea.

Eta grazia egiten dit edukazioa nola eskatzen dugun. Ze hemen, behar ez den lekuan puzker bat botatzen baduzu, izan behar duzuna ez ezik beste guztia izango zara, baina gero, «sabela betea daukat eta besteak hor konpon» kantatzen dugu Gabonetan naturaltasun osoz. Edukazioaren izenean irribarre egiten diogu bizitza izorratzen ari zaigunari, eta sutan jartzen gara norbaitek ilaran aurreratu egin gaituelako. Pentsatu gabe etxebizitza sozial bat eskuratzeko, diru laguntzak jasotzeko zein medikuak ikus gaitzan ilaran egotera derrigortzen gaituztenek etengabe kolatzen dutela guk baino beharrizan gutxiago daukan jendea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.