Onintza Enbeita.
BIRA

Epaia

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Berdin du ze emakume klase eta zein klasetakoa zaren. Berdin du noiz eta zergatik egin zinen ama. Berdin du zenbat gizon edo emakumerekin oheratu zaren. Berdin du zein duzun janzteko estiloa. Berdin du zure ibilbide profesionalak. Berdin du honezkero ez baduzu ezertan sinisten. Berdin du etxean ala etxetik kanpo lan egiten duzun. Berdin du umerik ez izatera zergatik eta nola heldu zaren. Berdin du gorputz normatiboa duzun ala ez duzun. Berdin du mugimendu sozialetan parte hartzen duzun. Berdin du zure lanbidea plaza publikoan edo bulego bateko intimitatean gauzatzen den. Berdin du sexua asko gustatzen zaizun. Berdin du zure seme-alabei biberoia ala bularra ematen diezun. Berdin du zure lanetik aparte ez baduzu pausorik ematen. Berdin du manifestazio guztietara joaten bazara. Berdin du zure aldarrikapenak zure kolkorako bakarrik egiten badituzu. Berdin du fededuna bazara. Berdin du kirola egiten baduzu. Berdin du.

Egiten duzuna egiten duzula, emakumea bazara eta hala sozializatzen bazara, epaitu egingo zaituzte. Beti egongo da beste emakume bat zu baino ama hobea, zu baino feministagoa, zu baino politagoa edo zu baino hobea omen dena. Ez zaitzatela engaina: zeu baino ez zara zeure bizitzaren jabe, eta zeuri dagokizu nola bizi erabakitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.