Onintza Enbeita.
BIRA

Azken astea

2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Gabonak baino aste bi edo hiru lehenago hasten gara turroia jaten. Aste Santua baino egun batzuk lehenago bidaiatu ahal izateko, jai egunak eskatzen ditugu. Igande arratsaldeko 18:00etarako astelehena balitz bezala funtzionatzen dugu. Inauteriak noiz diren jakin orduko, zein mozorro jantzi dezakegun erabaki nahi izaten dugu (batzuek beste batzuek baino gehiago). Irailean ezkonduko zaigun lehengusinaren ezkontzarako soinekoa uda aurretik erosten dugu. Dendetako beherapen ofiziala hasi baino ordu batzuk lehenago pasatzen gara gustatzen zaigun dendatik gure neurriko prenda hori inork eraman ez dezan; badakigulako ordurako merkexeago erosiko dugula nahi dugun hori. Uda baino lehen janzten dugu bainujantzia, eta negua baino lehen ateratzen ditugu berokiak armairutik. Hiru hilabete lehenago erosten ditugu bertso finalerako sarrerak, eta otsailean erosten ditugu urriko zubian Londres edo Parisera joateko hegazkin txartelak. Uztailaren 14an hasten gara hurrengo uztailaren 6arekin ametsetan eta Gabonak iritsi baino lehen erreserbatzen dugu sagardotegia martxorako.

Eta orain, Pedro Sanchezek pentsatzen du ekainaren 26ra arte itxarongo dugula maskara kentzeko. Neure buruarekin errukituta nago zazpi egun hauetan biziko dudan antsietatean pentsatuta bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.