Onintza Enbeita.
BIRA

Indarkeria

2018ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Eztabaidan ari garela ezer ez dakidala esaten didazun bakoitzean, indarkeria erabiltzen ari zara. Ni baino egokiagoak diren emakumeen feminismoa eta nirea konparatzen dituzun aldiro, indarkeria erabiltzen ari zara. Niretzat eginda dauden eta ez dauden lanak bereizten dituzunean indarkeria erabiltzen ari zara. Izakera gogorra dudala eta gizonak uxatzen ditudala aitortzen didazunean, indarkeria erabiltzen ari zara. Tradizioak esaten duelako baztertzen nauzunean, indarkeria erabiltzen ari zara. Emakumea naizelako ez balitz, ez nukeela bertso plazarik izango iradokitzen didazunean, indarkeria erabiltzen ari zara. Orain ez dela nire gaiez eztabaidatzeko momentua sinetsarazi nahi didazunean, indarkeria erabiltzen ari zara. Hala nahi duzun aldiro, zure zakilera makurtzen ez naizelako izter estua naizela leporatzen didazunean, indarkeria erabiltzen ari zara. Nesken kirolak ez daukala behar adinako mailarik esanez harrotzen zarenean, indarkeria erabiltzen ari zara.

Ez, agian ez duzu egundo emakumerik jo; are gutxiago hil. Hala ere, zeure buruari haiek isiltzeko eta epaitzeko zilegitasuna onartzen diozula erakusten du zure jarrerak. Baina ez duzu zeuregan indarkeriarik ikusi nahi, eta gaur ere, ozen esango duzu tabernan ez dagoela eskubiderik emakumeak horrela tratatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.