Onintza Enbeita.
BIRA

Konstituzioa

2020ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Espainiar guztiak ez dira berdinak legearen aurrean (haien Konstituzioak hori badio ere), eta Espainiako Konstituzioaren artikulu guztiak ez dira berdinak bertako agintarien ahotan. Izan ere, ez da artikulu askorik irakurri behar Espainiaren izatea ulertzeko: erregea, gaztelania eta banaezintasuna. Gero, bigarren maila batean, inork apenas irakurtzen dituen orrietan agidanez, intimitate eskubidea, hara eta hona libre mugitzeko eskubidea, etxebizitza eskubidea eta hain garrantzitsuak ez omen diren artikulu batzuk daude idatzita. Defendatzaile sutsuak ditu Konstituzio horrek: haren izenean egin digutenak ez dauka izenik.

Pandemia garaian, ordea, lehen artikuluak entzuten dituztenean hunkiduraz negar egiten dutenek, ez dute erreparo handirik izan beste artikulu asko jateko. Horrela ipini digute etxeratze agindua, horrela zapaldu dituzte behin eta berriz gure hizkuntza eskubideak, horrela mugatu digute mugikortasuna, horrela ukatu digute gure duintasunaren izenean zenbait erabaki zalantzan jartzea eta abar. Ni ez naiz egundo espainola izan, baina Konstituzio horrek baldintzatu dit bizitza berrogei urtean. Orain berriz, hark dioenaren kontra hartutako erabakiek mugatu nahi didate askatasuna.

Eta gero nahiko duzue gaurko eguna egutegian gorriz markatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.