Katualdiak antolatu dituzte Barakaldon

2023ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Kaleko katuen aferaz aritzeko eta horien koloniak «zaindu eta babesteko» estrategien inguruan «topagune bat» sortzeko asmoz, Katualdiak izeneko «katu jardunaldiak» antolatu ditu Barakaldoko Udalak (Bizkaia). Apirilaren 1etik 2ra egingo dituzte BIC Bizkaia Ezkerraldean. «Prestakuntza, dibulgazio eta kontzientziazio premiagatik sortu da Katualdiak. Lehen topaketa honetan, kolonien kudeaketaren alderdi legalak, albaitaritzakoak eta praktikoak landuko ditugu», azaldu du udalak. Horretarako, adituen mahai inguruak, tailerrak eta hitzaldiak antolatu dituzte, besteak beste. Egitaraua, hemen: Barakaldo.eus.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.