PJ Harveyren erradiografia

PJ Harveyk bere disko guztiak berrargitaratu ditu, baita kanten garatu gabeko bertsioak erakutsi ere: diskoen hezurdura ikus liteke kaleratu dituen bederatzi demo bildumetan.

PJ Harvey, 2017an Bartzelonan eman zuen kontzertu batean. SUSANNA SAEZ / EFE.
Andoni Imaz.
2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Martxoan bete ziren 30 urte PJ Harveyk Dry estreinako diskoa atera zuenetik, eta, ia urteurrenarekin batera, musikari britainiarrak berriki bukatu du bere obra osoaren berrargitaratzea. Biniloan atera ditu bere bederatzi disko luzeak, baita John Parishekin batera egindako Dance Hall at Louse Point (1996) eta A Woman a Man Walked By (2009) ere. Bere ibilbidearen errepaso horretan, ordea, beste pauso bat eman du sakonera: disko bakoitzaren demoak ere kaleratu ditu, CD eta LP banatan.

Hala, lanez lan, Dry-tik The Hope Six Demolition Project-era (2016), kanta bakoitzaren ernamuinean dagoen bertsio gordina erakutsi du, bere ibilbidearen eboluzioa ez ezik, disko bakoitzarena ere agerian utziz. Azkenean, entzuleak dagoeneko ezagutzen dituen kanten aldaera zakarragoak dira gehienak; baita zaleek Harveyren sorkuntza ulertzeko argazki interesgarriak ere.

Horrela jakin daiteke Let England Shake diskoaren izena daraman abestian gitarrak egiten duen melodia lerroa Four Topsen ahots eta guzti mantentzea pentsatu zuela hasieran, Istanbul (Not Constantinople)-ren sample bat erabilita, kanta horren eta Harveyrenaren arteko talka bat sortuz. Baina musikariak kentzea erabaki zuen, abestia «uzkurtzen» zuelako, «bizitza propioa izaten utzi beharrean».

Beste kanta batzuetan, ez dago halako alderik demoaren eta diskoan sartutakoaren artean; The Words That Maketh Murder-en, esaterako, gehiago nabarmentzen da nola landu zuen abestia Eddir Cochranen Summertime Blues-en gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.