1931

Egurrezko dirua

2014ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Depresio Handiak deskalabru itzela ekarri zuen Ameriketako Estatu Batuetan. Hainbeste, non bankuak diru barik geratu baitziren, eta ateetan bezeroen ilarak pilatzen zitzaizkien, aurrezkiak jasotzeko eskean. AEBetako seiehundik gora bankuk jaitsi zuten pertsiana, baita Washingtongo Tenino herriko The Citizens bankuak ere, 1931. urteko abenduan. Egoera larria zen, eta herriko Merkataritza Ganberak aterabide burutsu bat asmatu zuen: wooden money deitu zitzaiona jaulkitzea; egurrezko dirua, alegia. Gordailuak eta aurrezkiak izoztuta zeuden, eta itxitako bankuan ez zegoen dirurik, eta, hortaz, zedro eta haritz xafletako billeteak jaulkitzea erabaki zuten. Dolar bateko billeteak, bostekoak eta hamarrekoak jaulki zituzten; baita 25 zentimokoak ere. 3.255 dolar jaulki zituzten, baina ez zuten izan arrakasta handirik. Gehienek bildumagileen eskuetan amaitu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.