Albistea entzun

Bikain biribildu dute

Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Peñari eta Eskirozi , eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Jakak eta Arangurenek bigarren garaipena lortu dute, Peio Etxeberriari eta Rezustari gailenduta
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, garaipena ospatzen, txapelketan jokatutako aurreko lehia batean.
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, garaipena ospatzen, txapelketan jokatutako aurreko lehia batean. O. MATXIN EDESA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2023ko otsailak 5

Binakako Txapelketa hasi aurreko susmoak eta lehia hasi osteko joerak errealitate bilakatu dira. Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta sailkatu dira inor baino lehenago finalerdietako ligaxkarako. Atzo egin zuten urrats erabakigarria, Idiazabalen (Gipuzkoa), Jon Ander Peñari eta Iosu Eskirozi nagusitasun handiz irabazita: 22-11.

Aspeko bikoteak hamargarren garaipena du 11 partidetan. Horri esker, ez du jokatu beharko kanporaketa. Hiru garaipenen aldea du bigarren postuarekiko; Jokin Altuna eta Xabi Tolosa enpresakideak daude postu horretan, partida bat gutxiago jokatuta. Beraz, ondo bidean, Elordi eta Zabaleta lehenak izango dira. Horrek ez du aparteko saririk, baina konfiantza handia emango die finalerdiei begira. Arin eta fin egin dituzte lanak. Ikusgarri ari dira biak; batez ere, Elordi, lehen aldiz ari baita jokatzen Lehen Mailako binakakoa.

Beste muturrean daude Erik Jaka eta Aitor Aranguren: miraria behar dute kanporaketa jokatzeko. Baina aukera txiki-txiki bat dagoen bitartean jarraituko dute borrokan. Atzo erakutsi zuten. 22-16 irabazi zieten Iruñean Peio Etxeberriari eta Beñat Rezustari. Baikokoek azken postuan jarraituko dute beste astebetez; bi garaipen dituzte, eta hiru jardunaldiren faltan hiru garaipenera dute seigarren postua, kanporaketa jokatzeko azkeneko tokia. Ia ezinezko dute sailkatzea, baina ez daude etsitzeko prest. Lanak eman nahi dizkiete aurkari guztiei.

Eta bi muturren artean, zer? Bada, lehia estua dago. Batetik, bigarren izateko borroka dago, eta horretan, erabakigarria izan daiteke gaur Eibarren (Gipuzkoa) Altuna III.ak eta Tolosak Unai Lasoren eta Ander Imazen aurka jokatuko duten norgehiagoka. Aspekoek irabaziz gero, urrats handia egingo lukete, bi garaipenen aldea izango luketelako hirugarren sailkatuekiko: zortzi izango lituzkete, Lasok eta Imazek baino bi gehiago. Baikokoak nagusituz gero, aldiz, bigarren jarriko lirateke, tanto alde hobea luketelako.

Bigarren izateko ia lehiatik kanpo daude Peio Etxeberria eta Rezusta, Peña II.a eta Jon Mariezkurrena, eta Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu; bost garaipen dituzte hiru bikote horiek. Ezin dira ere lasaitu, bi garaipenera baitituzte azken-aurrekoak: Joseba Ezkurdia eta Julen Martija. Nafarroako bikoteak arnasa pixka bat hartu du jardunaldi honetan, herenegun Urrutikoetxeari eta Albisuri 22-16 irabazita. Kinka larrian daude 2020ko txapeldunak, ia behartuta baitaude falta zaizkien hiru norgehiagokak irabaztera. Baina askoz okerrago zeuden jardunaldi hau hasi aurretik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Baionako zaleak Anoeta inguruetan. ©A. CANELLADA / FOKU

Donostia are txuri-urdinago

Ainara Arratibel Gascon

Baionaren milaka zale izan dira Anoetan, taldea animatzen. Aurretik giro ederrean ibili dira Donostiako kaleetan, Paueko zaleekin batera egun polit bat igaroz.
Baionako eta Paueko jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo, Anoetan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Anoetan galdu du lehenengoa

Iñaki Berastegi

Baionak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Paueren kontra. Txuri-urdinen hamabostekoan lau euskal jokalari aritu dira. 38.646 zalek bete dituzte harmailak
Take Kubo jaurtiketa bat egiten, aurreko igandean, Elxen aurkako norgehiagokan. ©JUAN HERRERO / EFE

Gereziondoa loretan nola

Jon Ander De la Hoz

Take Kubo izan da orain artean Realean gehien nabarmendu diren jokalarietako bat. Lehen sasoia osatzen ari da japoniarra Donostian, eta eroso ari da: bost gol sartuta, garrantzitsu bilakatu da.
Guillaume Rouet—eskuinetik hasita hirugarrena—Baionak Anoetan azken aldiz jokatu zuenean. Lapurtarrak berriz arituko dira gaur Donostian. ©BAIONA

Anoetan, etxean bezala

Iñaki Berastegi

Baionak Paueren aurkako Top14 ligako partida jokatuko du gaur Anoetan (17:00). Gaurkoarekin, baionarrek bosgarrenez jokatuko dute Donostian etxeko talde gisa: aurreko lau neurketak irabazi ditu. Sarrera guztiak agortuta daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...