Eider Rodriguez: «Denek galdetu beharko genioke geure buruari zergatik gauden hemen»

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
Bilbo
2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Bi sari jaso ditu Eider Rodriguez (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) idazleak kolpe batez: Euskarazko Literatura saria eta Haur eta Gazte Literatura saria. «Harriduraz» jaso du bigarrena.

Zure lehen komiki luzea da Santa Familia?

Bai. Aurretik egin ditut komiki laburrak, baina lehen aldia da gazteentzat halako komiki bat idazten dudana. Helduen literaturan badut ibilbide bat, baina eremu honetan ez, eta saria jasotzea arraroa egiten zait horregatik.

Talde lana azpimarratu duzu.

Testua eta irudia bereizten dira sarietan, baina kasu honetan oso zaila da banaketa hori egitea, batak besteari eragiten diolako, eta elkar elikatzen duten bi arlo direlako. Hor pena pixka bat ere izan dut, Julenen [Ribas] lana ikaragarri ona delako.

Familiari buruz hitz egiteko beharra zenuen?

Harrobi handia da familia. Aukera ematen du gu-ari edo indibidualtasunari buruz hitz egiteko, eta baita muga eta errelatoei buruz aritzeko ere. Oso gauza zoroa da, eta ematen du aukera umorerako, baina badira sakonak diren galderak ere. Gainera, nerabezaroan, garrantzi handia hartzen du: familia pasatzen da gauza erdi sakratua izatetik ia erraustu beharreko zerbait izatera. Interesatzen zitzaidan begia hor jartzea.

«Zertarako etorri zara mundura?» galdera egin duzu.

Nerabeei lotutakoa da, baina uste dut denek galdetu beharko geniokeela geure buruari zertarako etorri garen edo zergatik gauden hemen. Galdera hori hor dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.