Lasaitasun pixka bat hartu dute

Irribarriak eta Rezustak 22-16 irabazi diete Victor eta Mariezkurrenari. Bigarren postuari begira daude Altuna eta Ladis Galarza

Iker Irribarria pilota jotzen, atzo. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
ainara arratibel gascon
2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Datorren asteburuan Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka jokatu behar duten partida erabakigarriaren atarian, puntu baliotsua lortu zuten atzo Irribarriak eta Rezustak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka jokatu ahal izateko kanporaketetan aritzeko.Labriten, 22-16 hartu zituzten mendean Victor eta Mariezkurrena.

Hasieran lortu zuten 8-1eko errenta funtsezkoa izan zen garaipena lortzeko. Lehen tanto horietan Irribarriari bizi eta erasoan ikusi zitzaion; galtzaileek, berriz, bizpahiru huts argi egin zituzten.

Baina Mariezkurrena partidan sartzen joan ahala, hobera egin zuten. Atzelariak ez du oraindik iazko txapelketan erakutsitako joa berreskuratu, baina atzo aurtengo txapelketan jokatutako partidarik onena egin zuen.

Bazirudien Irribarria eta Rezusta mendean hartzeko gai izango zirela. Hiru tantora ere jarri ziren: 14-11. Pilota biziago bat atera zuten, eta horrek lagundu egin zien. Baina hor kanpora bidali zuen pilota bat Marriezkurrenak, eta irabazleek beste tanto erreskada bat lortu zuten, eta Irribarriak egindako dejada batekin, eta Mariezkurrenak erantzun ezin izan zuen pilota batekin erabakita utzi zuten neurketa.

Beste neurketan Altunak eta Galarzak 22-18 hartu zituzten mendean Laso eta Albisu, eta hala irabazleek bigarren posturako lehian segitzen dute. Ez zen partida ona izan Bilbon jokatutakoa. Altunak eta Galarza 6-0 aurreratu ziren. Baina ez zuten partidaren aginte makila izaten jakin. 9-9 ere berdindu zuten Lasok eta Albisuk. Hortik aurreradezente jaitsi zen jokoa, eta galtzaileen hutsek erabahi zuten lehia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.