Gailendu nahia, punta banako helburuetara gerturatzeko xede komuna

Jon Ander De la Hoz.
2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Realak eta Alavesek asmo bera izango dute Donostian jokatuko duten derbian: irabaztea. Bi euskal taldeek sasoi amaierarako dituzten helburuak betetzeko hiru puntu garrantzitsu izango dituzte jokoan, eta bide horretan urrats garrantzitsua litzateke gaur gailentzea.

Txuri-urdinek Europa ligarako zuzeneko sailkapena nahi dute, kosta ahala kosta. Xede hori zuten lehendik, eta zer esanik ez orain, Manchester Uniteden aurkako joanekoan txapelketa kontinentalean segitzeko ia aukerarik gabe geratu ostean.

Osteguneko porrotak min egin die Imanol Alguacilen jokalariei, baina jokalariak «indartsu» daude Alavesen aurka aritzeko, teknikariak esan duenez: «Halako porrota jaso ondoren, garrantzitsua da irabaztea, eta ligako boladari segitzeko ere irabazi behar dugu».

Alaves, arriskutik iheska

Reala kolpea jasota dago, baina hartuko luke ubeldu hori Alavesek. Donostiarrak Europa ligako oinazeari lehia horretarako berriz sailkatzearen ukendua eman nahian ari dira, eta babazorroek, berriz, mailari eustea beste xederik ez dute. Puntu premian da Abelardo Fernandezen taldea; hamaseigarren postuan dago sailkapenean, baina azken-aurrekoak baino puntu bat gehiago du. Egoera horretan, partidaren bila joatea ezinbestekotzat jo du Abelardo teknikariak: «Galdu egingo dugula pentsatuz aritzen bagara, horixe bera gertatuko zaigu», esan zuen prentsa agerraldian.

REALA-ALAVES
Reala. Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal; Illarramendi, Guridi, Silva; OIartzabal, Portu eta Bautista.
Alaves. Pacheco; Martin, Laguardia, Lejeune, R. Duarte; Édgar, Pina, Manu Garcia, Rioja; Joselu, eta Lucas Perez.
Epailea. Munuera Montero.
Lekua. Anoeta (Ikuslerik gabe).
Ordua. 16:15 (Movistar La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.