Sturgeonekin bilduko da Torra, asteartean

2018ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Clara Ponsatirekin bilduko da Quim Torra datorren asteartean, Edinburgon. Eskoziara erbesteratu zen Kataluniako Gobernuko Hezkuntza kontseilari kargugabetua, eta Generalitateko presidenteak aurrenekoz egingo dio bisita.Matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egozten dizkio Pablo Llarena prozesu subiranistaren kausaren instrukzio epaileak. Torra, gainera, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroarekin batzartuko da hurrengo egunean. Halaxe jakinarazi du Aamer Anwar Ponsatiren abokatuak.

Eta defentsak berak ACN berri agentziari atzo jakinarazi zionez, Eskoziako fiskaltzak «konspirazioa» eta «traizioa» leporatuko dizkio Ponsatiri. Hilaren 30etik aurrera dira haren auziaz ebazten hastekoak, Edinburgon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.