Albistea entzun

Arrauna. ANTXERRITIK

Goseak ase

Jon Ander De la Hoz - Getariako arraunlaria

2023ko irailak 19

Pernandoren egia irudituko zaie askori, baina arraunak lotu egiten du. Nekez azaldu daiteke bestela. 2009ko urrian lagun talde bat bildu zen Getariako klubera, bi urte lehenago baldan jarritako trainerua berriz uretaratzeko asmoz. Beren garaian aritu eta utzi ostean bueltatutako zenbait estropadalari, eta gazte mailatik gehitutako hamar, kuadrillakoak denok. Baita hiruzpalau tolosar hasi berri eta estreinakoz probatu nahi zuen herrikideren bat ere.

Azken horrek zera esan ohi zien berak baino esperientzia handiagoko gaztetxoei: «Mutilak, toleta eta estropua, estropua eta toleta». Bestelakoetan ez pentsatzeko, alegia. Gauzak zer diren, ordea; ordurako, nerabezaroan hasitako gazte haiek barruraino sartua zuten arraunaren arra. Exijente hark pare bat asterako utzi zuen jarduna.

Taldea osatuta, ailegatu zen lehiarako tenorea, traineruko estreinaldia, eta horrekin batera, oraindik eder begitantzen den garai hura. Memoria onaren ajea da nostalgia, baina inozentzia kutsuko pasio hura iltzatuta geratu da.

Ordutik eratorritako grina haren —eta maleziaren— ondorio gara. Arraunak atal bereizia du bizipenik gozoenen eta garratzenen zerrendan. Makina bat bider esan zuen gure amona zenak, gehiegizko intentsitateaz ohartarazteko: «Jaten ematen al dik-edo?».

Aspaldi joan zen amona. Ez du ikusi azken urteetako goraldia. Nostalgiaren ateak kax-kax jotzen du, ordea. Arraunak ez digu jaten eman, ez. Alderantziz, arraunak gosetu egin gaitu gehiago. Literalki. Hori bai, estreinaldi xalo bezain eder hartan nekez aurreikusi zitekeen halako gose asegarririk.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Urola Kostako Hitza ©Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a, atzo, garaipena ospatzen.

Hirugarren urtez jarraian, Izeta VI.ak jantzi du Euskal Pentatloi Sariaren txapela

Ihintza Elustondo - Urola Kostako Hitza

Ez da sorpresarik izan VI. Euskal Pentatloi Sariaren finalean, eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak jantzi du txapela; emazteari eta semeari eskaini die garaipena. Xabat Olaizola zarauztarra sailkatu da bigarren, eta Xabier Zaldua hirugarren. Aritz Irazabal izan da laugarrena, Ioritz Gisasola bosgarrena, eta Julen Kañamares seigarrena.

Jose Luis Zubizarreta. ©Maialen Andres, Foku

«Iraurgin baino ardura handiagoko lanik ez dut edukiko inoiz»

Unai Zubeldia, Gipuzkoako Hitza

Jose Luis Zubizarreta 11 urterekin joan zen Azpeititik Valentziara, bakar-bakarrik, eta Azpeitia-Azkoititik Donostiarako saskibaloi bidea egin du orain, 62 urterekin. Proiektua biziberritu nahi du.

Osasunako jokalari Chimy Avila eta Ivan Rakitic Sevillakoa, baloiaren lehian, atzo, Sadarren, Espainiako Ligako seigarren jardunaldian. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Frustrazioaren gatibu

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak hobera egin du defentsan, baina ez du asmatu ate aurrean, eta puntu gazi-gozoa lortu du Sevillaren aurka. Nafarrek etxean irabazi gabe segitzen dute

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...