ERC, Comukoak, JxC eta PSC ados jarri dira katalanaren inguruan

2022ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Kataluniako hedabideek atzo jakinarazi zutenez, ERC, JxC, PSC eta Comukoak ados jarri dira irakastorduen %25 gazteleraz izateko aginduari erantzuteko —hilabete amaiera arte dute hori aplikatzeko—: laurek erabaki dute Kataluniako hezkuntza sisteman katalana «komunikazio hizkuntza» izango dela, eta gaztelera, berriz, «hizkuntza kurrikularra». Orain, ikusteko dago Kataluniako Auzitegi Nagusiak oniritzia emango ote dion adosturikoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.