Albistea entzun

Euskadi Irratiak bihar hasiko du udako sasoia, ahots berriekin

'Faktoria magazina' Itziar Alduntzinek eta Ainhoa Urretabizkaiak gidatuko dute, bi hilabetez
Ainhoa Urretabizkaia eta Itziar Alduntzin Euskadi Irratiko goizetan arituko dira uztailean eta abuztuan.
Ainhoa Urretabizkaia eta Itziar Alduntzin Euskadi Irratiko goizetan arituko dira uztailean eta abuztuan. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko uztailak 3 - Donostia

Ahots batzuentzat atseden asteak iritsi dira. Beste ahots batzuek protagonismoa hartuko dute udako sasoian Euskadi Irratian. Bihar hasiko du udako programazioa euskarazko irrati publikoak. Goizetan, Albiste Faktoria Eider Bilbaok eta Oihane Yustosek gidatuko dute. Albisteak, analisiak eta hizketa gaiak ez dira faltako goizeko lehen orduetan —EHUren udako ikastaroetan ere arreta berezia jarriko dute—. 10:00etatik aurrera, berriz, Faktoria magazina iritsiko da, eta bertan herrietako eta hirietako jaien giroaren berri emango dute. Uztailean eta abuztuan, Itziar Alduntzinek eta Ainhoa Urretabizkaiak aurkeztuko dute Faktoria magazina, astegunetan.

Baipasa arratsaldeetako magazina, berriz, Lierni Ibargutxik aurkeztuko du udan. Saio hori, dena den, txirrindularitza proben ostean emango dute; izan ere, Frantziako Tourraren eta Espainiako Vueltaren etapen zuzeneko kontakizuna egingo dute kiroletako esatari eta analistek.

Urtean zehar entzuten ez diren bi programa emango ditu Euskadi Irratiak uztailean eta abuztuan: batetik, Arantxa Iturbek eta Nekane Peñagarikanok Beste ni saioa aurkeztuko dute. Programa horretan izena eta lehen abizen bera duten euskaldunak elkartuko dituzte solasaldi batean —bigarren uda da irratsaioa egiten dutena—. Horrenbestez, bigarren uda da Bihotzeko fonoteka klasikoa egingo ez dutena.

Bestalde, Ekain Perezek Lore hostoak musika irratsaioa aurkeztuko du datozen asteetan.

Kiroletako eskaintzan, berriz, kirolariei egindako elkarrizketa sakonak entzun ahalko dira Idoloak emankizunean. Manu Maritxalarrek, aurreko urteetan bezala, Tostartean saioa gidatuko du ostiraletik astelehenera, eta xehe-xehe eman arraun denboraldiak ematen duen guztiaren berri.

Arrauna Radio Euskadin

Gazteak hondartzetara irteera bereziak egingo ditu uda honetan. Asteon bertan programa bat egin dute Sopelako hondartzatik (Bizkaia). Iruñeko sanferminetara ere joango dira: txupinazoa emango dute uztailaren 6an, eta zuzeneko saio berezia egingo dute 10:00etatik 13:00etara. BBK Live jaialdiaren emankizun bereziak ere egingo dituzte handik bertatik, arratsaldero.

Radio Euskadik bi programa estreinatuko ditu udan: Azken txanpa arraunari eskainitako saioa —igandeetan emango dute, 20:15ean— eta Nada original. Joseba Martinek gidatuko du Nada original, eta bertan zinema munduko musika izango dute ardatz.

Abuztuan, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak elkarlanean egingo dute Entre calles magazina. Egunero emango dute, 11:00etatik 13:00etara. Más que palabras magazina Radio Vitorian ere emango dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nahia Sillero eta Sua Enparantza. ©EITB
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...