BIHAR ARRASATEN (GIPUZKOA) KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Gorka Pagonabarraga Agorria Durango (2000)
2018ko Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen. 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistetako bat izan zen, eta aurtengoa du aurreneko Txapelketa Nagusia.

Iñaki Apalategi Astigarraga Beasain (1982)
Goierriko bertso eskolan hasi zen 15 urterekin, eta hainbat gazte sariketa irabazitakoa da. Bi aldiz izan da Gipuzkoako Txapelketako finalean, eta hirugarren parte hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Joanes Illarregi Marzol Lizarra (1999)
2007an hasi zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, eta hirutan izan da txapeldun. Hiru aldiz izan da Nafarroako txapelketan, eta laugarren egin zuen azkenekoan. Lehen Txapelketa Nagusia du aurtengoa.

Miren Amuriza Plaza Berriz (1990)
12 urterekin hasi zen bertsotan, Berrizko bertso eskolan (Bizkaia), eta hainbat sari lortu ditu eskolarteko sariketetan. Bertso eskoletan aritu da irakasle. Laugarren Txapelketa Nagusia du aurtengoa.

Saioa Alkaiza Guallar Iruñea (1991)
Bi aldiz izan da Nafarroako Eskolarteko txapelduna, eta Izeta saria eskuratu zuen 2014an. 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela jantzi zuen, eta aurtengoa du lehen Euskal Herriko Txapelketa.

Xabier Silveira Etxeberria Lesaka (1976)
16 urterekin parte hartu zuen lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta handik bi urtera eskolarteko txapeldun izan zen. Zazpi aldiz izan da Nafarroako txapeldun, eta bosgarren aldia du Txapelketa Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.