Xabier Amuriza.
PASCALEN IRRIBARRETIK

Onak eta txarrak

2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gure aitatxi jakintsua zen bere esanean, baina majo estutu nuen, galdetu nionean ea, ilargia txikitzean, hango biztanleak nora joaten ziren.

Hortxe harrapatu nauk!

Ez zara, beraz, horren jakintsua! nik.

Denerako baitzeukan tapotza, erantzun zuen jakintsua dela ez dakiena estaltzen dakiena. Hurrengo egunean esan nion:

Amatxik esan du ilargian ez dagoela inor. Deabrua dela egur-zama batekin.

Amatxik esan badu, dakielako izango da berak.

Amatxi oso pragmatikoa baitzen. Txakurra hil zitzaigun, gure Zoli paregabea. Elizaldeko andre batek txakurkume berri bat opatu zion, eta amatxik galdetu: «Haurtxoen ipurdia garbitzen ba al daki?». Saltzaileak erantzun zuen amak bazekiela eta umea ez zela gutxiago izango, ondo irakasten bazitzaion. Bigarren Zoli hura bezalako garbigailurik ez zen sartuko gurean. Ez aitatxi bezala, behin erratzarekin hasi eta amatxik esan zionean:

Aizu! Garbitzea ez da saskarak tokiz aldatzea, e!

Ba, orain zaila izango da lehengo tokira ekartzea.

Aitatxi eta amatxi beti zebiltzan marmarrean, beti elkarren beharrean. Eta gutxitan isilik, lutu larriren bat tarteko ez bazen.

Nora zoaz, ipurtzuloa bistan-da? kargu hartu zion amatxik.

Ipurtzuloa bistan nik? harritu zen aitatxi. Beti itxita edo beterik badaukat!

Beti behar ez direnak esaten! amatxik.

Aitatxik erantzunzuen aspertuta zegoela beti behar zirenak esaten. Ildotik mirariz bakarrik irteten zen amatxik eraso zion:

Esan beste era batera!

Ba, hara! «Batak behar ez direnak esan, besteak behar denik ezin jasan, horrela konpon daiteke errez, baina luzaro nekez».

Konpondu beharko dugu, ba! amatxik.

Konpondu bai, baina nola? aitatxik.

Beti ondo ez, ikusten duzunez.

Baina zuk nirekin suertea izan zenuen, ezta? aitatxik. Eta amatxik:

Bai, bai! Suerteak onak eta txarrak izaten baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.