Albistea entzun

Ella La Rabia 'Canción de Cuna Oceánica'

Sustraiak eta hardcorea uztartuz

Argitalpena: Calaverita.

Ihintza Orbegozo -

2023ko martxoak 19

Kasualitate hutsez ezagutu dut Ella La Rabia Madrilgo taldea, hor nonbait euren berri irakurri eta izenak kuriositatea sortuta entzuten jarri nintzelako, reggaetona, ska edo black metala egiten zuten jakin gabe. Bada, post-hardcore estiloko oso talde interesgarri batekin egin dut topo, taldearen lehen diskoarekin. Gerora irakurri dut taldekideen jatorri kanariarrak bertako musika tradizionalaren kutsua eman ziela lehen diskoko abestietan, eta horrela jarraitu dutela ordutik, ikus-entzuleriaren zati bat bereganatu, eta argitaratu berri duten lan honetarako dezenteko ikusmina sortuz.

Aurreko lan hartatik jada lau urte pasatu dira, eta denbora izan dute osatu nahi zuten lana nolakoa izango den pentsatzeko, nabari den bezala, eta oso disko landu eta osoa sortu eta ekoitzi baitute, abesti bakoitzeko detaile guztiak zainduz. Huesos Al Mar, Voces Al Viento-ren hasieratik jada nabari da hori, gero Valenta eta MMXX-ekin etorriko den sarraskirako bidea prestatzen baitu. Metal doinuen gisakoak diren riff sendoak eta hardcorearen energiak, tarteka melodia eta argiari paso ematen die, entzulea KO uzten duen hasieraren ondoren. Eromenak aurrera jarraitzen du Yruene-rekin, segituan erakutsiz, ez dela geldituko, oraingo honetan, saxofoi eta guzti, eta amaieran sorpresaz guztiz aldatu, eta kubatar erritmoekin bukatzen da. Diskoari izena ematen dion Canción De Cuna Oceánica ere harritzeko modukoa da, aurrekoa baino formalagoa izanagatik. Kanaria irletako doinuak ageri dira, Tambara folklore taldearen perkusioekin hasi, eta abestuz jarraituz, banda osoarekin amaiera emanez. Santa † sentimentalagoa da, La Palman bizitako haurtzaroa kontatzen duena, baina gehiegi luzatu gabe, Ella La Rabia-n hortzak zorroztuta itzultzen dira, entzuleen lepo eta eztarriak proban jartzeko asmoz. Baina ordura arte bezala, atseden momentuak tartekatuz, Al Final Del Camino, Al Principio-n poesia errezitatzen honakoan, arnasa hartzen utziz, diskoaren azken trakaren aurretik.

Azken txanpa honetan, Cumbrenueva-rekin Ella La Rabia progresiboago batzuk nabaritu daitezke instrumentuak jotzeko daukaten teknika erakusteaz gain, erritmo pisutsuagoak ageri baitzaizkigu, eta Octubre, 2019-rekin era akustikon ixten dute diskoa, lana guztiz borobilduz. Ez da ohikoa musika estilo hauetan horren barrenera jo eta sustraiak horren nabarmen harro erakustea, eta Ella La Rabiak hori izugarri ongi uztartzea lortu du bigarren disko honetan. Nondik datozen, baina gaur egun zer diren ere bazterrean utzi gabe, gustuko dutena egin dute, eta ezin hobeto prestatu dute bai abestietako doinuen uztarketa eta bai ekoizpena. Zorteduna ni, horrelako talde bat sasoi betean dauden momentuan ezagutzeagatik!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadiko Orkestrako antolatzaile zein musikariak, gaur, Miramongo egoitzan (Donostia). ©Jon Urbe

«Anbizio handiko» bira bat egingo du Euskadiko Orkestrak, Polonian

Miren Mujika Telleria

Varsovian, Wrocklawn, Krakovian eta Katowicen kontzertu bana eskainiko du Euskadiko Orkestrak datorren astean, Beethoven jaialdian

Evaristo Paramos, La Polla Records taldeko abeslaria, artxiboko argazki batean. ©Javier Lizon / EFE

Baliogabetu egin dute La Polla Recordsen kontzertuen harira Last Tourri jarritako isuna

Berria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 6.000 euroko isuna jarri zion promotoreari, Gasteizko Buesa aretoan emandako bi kontzertuetan COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta publikoak musukoa ez erabiltzeagatik

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU

'Estratuarteak', artikulazio garaikideak

Uxue Rey Gorraiz

Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalezen eskulturak bildu dituzte ‘Estratuarteak’ erakusketan, Oteiza museoan. Ekainaren 4ra arte daude ikusgai.

Geure Gelatk liburu azokaren aurkezpena, gaur goizean, Azkoitian (Gipuzkoa). ©Maxixatzen

Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan

Itziar Ugarte Irizar

Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...