Albistea entzun

Musika. Orbel 'Hegan'

Erraiak urratuz laztantzen

Diskoetxea: Usopop / Dingleberry Records / Urgence Disk.

Ihintza Orbegozo -

2019ko urriak 6

Oparoa izan ohi da udazkena euskal kulturaren uztari dagokionez, urte osoan ereindako eta landutako hazi horien fruitu ugari jasotzen baititugu bolada honetan. Izan liteke Durangoko Azoka gainean daukagula, udako festibal guztien ondoren nazioarteko talde famatuen birak alde batera gelditu direla, edota, eguraldi aldaketarekin, herriko festetako plazetako kontzertuetatik areto txikietakoei eta gaztetxeetakoei paso ematen zaiela. Musikari ugarik dakarte, aurten ere, lan berriren bat besapean publiko harberarentzat, eta horietako bat dugu Orbel taldea.

Duela bi urte Beyond There izeneko lan laburra argitaratu ondoren, lehen disko luzea dakarte oraingoan. Gregoire Orio arduratu da musikari irudia jartzeaz, azaleko zuri-beltzeko irudi lauso eta ilunean barruan aurkituko dugunaren isla ezin hobea eginez. Bera izan da abestien bideoklip bikoitza zuzendu duena ere, Itzulera eta Hegan abestiak maisuki azalduz ikus-entzunezko bakar batean. Etxe herdoilduak aurrerapen kantuarekin lan osoa entzuteko irrikaz utzi gintuzten, eta ez da gutxiagorako izan, Hegan izeneko lanak aho zabalik utzi baitu bat baino gehiago. Baionako laukoteak sorturiko zortzi abestietan iluntasuna da nagusi, doinu pisutsu eta motelak; baina, era berean, ahotsarekin gozatutako melodiek presentzia nabarmena dute, eta ezin hobeto moldatu ditu grabazioan Johannes Buffek.

Swans eta Neurosis taldeen ukitua dutela irakurri dut nonbait, eta ez zaie arrazoirik falta, baina are gehiago gustatu zait definizio hau: «Eguzki distiratsu bat ezkutatzen dagoen ozeano ilun batean, kontraste hori argitzen duen horizontea da Orbel». Distortsio luze eta ilunekin erraiak urratzen dizuten bitartean, ahots goxoak laztanduko bazintu bezala sentiarazten baitzaituzte 37 minututan. Hitzek ere badute gordintasunetik ugari: «Ispiluaren aitzinean begirada izozten zait. Zure baitan sartutako labana ahantzi dut jada. Eta orain biziko naiz zure begien islan, zure azken arnasan ireki ditut hegalak». Emeki-emeki hasi eta intentsitatea hartzen doaz abesti gehienak, askotan berriro leunki amaitzeko, baina, lehen segundotik, entzulea sitentizadore, baxu eta gitarrekin lorturiko atmosfera ilunetan barneratzea lortzen dute. Post-rocketik ere asko duen taldeak badaki nondik nora jo nahi duen, eta lana argitaratu dutenetik apenas bi aste pasatu direnean Euskal Herriko publiko asko konkistatu dute jada, baita frantziar estatukoa ere, zuzeneko agendak erakusten duen bezala.

Ez dakit zerk eraman dituen diskoa udazkenean sartu berritan argitaratzera, baina ezin kontentuago gaude zaleak, opor ondorengo sindromea arintzen baitizkigute ia konturatu ere egin gabe datozkigun horrelako altxor txikiek. Udazkeneko uztako delicatessen-a.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ana Cristina Barragan zinemagile ekuadortarraren 'La piel pulpo / Octopus Skin' filmak itxiko du saila. ©Donostiako Zinemaldia

Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian

Ainhoa Sarasola

Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileen lehen lanek osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila.
 

Bazka musika taldeko kideak: ezkerretik eskuinera, Erik Berganza baxu jotzailea, Fer Apoa abeslaria, Hogei Esteban gitarrista, Txomin Urriza gitarrista eta Galder Izagirre bateria jotzailea. ©GALDER IZAGIRRE

Bederatzi dantza, baso ilunean

Miren Mujika Telleria

Bazka taldeak lehen diskoa ondu du: 'Basoaren ilunean dantza'. Poesia egin dute bederatzi doinu bortitzen gainean, eta horien bidez adierazi dituzte gaur egungo gizarteak eragindako zenbait zauri

Atzo arratsaldean egin zuten opera antzeztuaren entsegua. Irudian, entsegatzen. ©ANDONI CANELLADA/ FOKU

Euskal erako Donizetti bat

Leire Perlines Apalategi

Gaetano Donizettiren 'La Fille du Régiment' egokitu bat taularatuko dute bihar Kursaalean. Elena Sancho-Pereg eta Xabier Anduaga lehen aldiz ariko dira elkarrekin oholtzan

Carmen Alba, Joaquin Calderon eta Paz Fernandez, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

55 film lehiatuko dira NIFF Nafarroako zinema jaialdiaren 4. aldian

Itsaso Jauregi

Datorren astean izango da festibala, abuztuaren 17tik 20ra. Antzerki Eskolan, Kondestablearen jauregian eta katedralean emango dituzte filmak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...