Albistea entzun

Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala

Ikusiker lanaren arabera, Euskal Herriko gazteen hamarretik bederatzik erabiltzen dute Instagram
Euskal Herriko gazteek gehiago erabiltzen dute Instagram Whatsapp baino.
Euskal Herriko gazteek gehiago erabiltzen dute Instagram Whatsapp baino. ANDREJ CUKIC / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko ekainak 4

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko 18-23 urte arteko 2.100 ikaslerekin egindako ikerketa baten arabera, adin horretako gazteen hamarretik bederatzik Instagram sare soziala erabiltzen dute. Soilik %3,4k dio ez duela konturik, eta beste %7k dio baduela kontua, baina ez duela erabiltzen. Ikusiker deituriko ikerketa da hori. Egitasmoa EHUko Nor ikerketa taldeak abiarazi zuen 2018-2019ko ikasturtean, EITB taldearen, Kulturaren Euskal Behatokiaren, Tabakaleraren eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin.

Gazteei galdetu diete zein sare sozial erabiltzen duten gehien, eta Instagram ageri da lehen tokian, Whatsappen aurretik. Hirugarren tokian Tiktok aukeratu dute. Laugarrenean Youtube erantzun dute, eta, ondotik, Twitter eta Twitch. Atzerago gelditu dira Facebook eta Telegram.

Instagramen egiten duten erabilerari dagokionez, aurreneko lekuan Story-ak ageri dira —24 ordu irauten du publikazioak—: gazteen hamarretik zazpik diote askotan edo batzuetan erabiltzen dituztela. Segidan doaz Feed-ak —publikazio finkoak—: %26k diote askotan edo sarritan erabiltzen dituztela. Hirugarren tokian Reel-ak daude —bideo laburrak—: %22,4k diote askotan edo sarritan erabiltzen dituztela. Hamarretik zortzik ez dituzte inoiz erabiltzen zuzenekoak edo live-ak, ezta Instagram TV ere.

Hizkuntzari dagokionez, azken edukia euskaraz ikusi zutenen kopurua %8koa da; aldiz, gaztelaniazkoa %75ekoa.

Egunean 18 aldiz

Instagram sare sozialaren erabilerari dagokionez, era berean, gazteen lautik hiruk diote «denbora-pasarako» erabiltzen dutela. Eduki «entretenigarriak eta barregarriak» ikusteko erabiltzen dutela diote %58,6k. Lagunekin eta ezagunekin harremanetan egoteko ere aipatzen dute askok: %45,4k diote Instagram sarri erabiltzen dutela horretarako. Lagunekin elkartzeko ere erabiltzen dute sare soziala gazteen %31,1k. «Informatuta egoteko», aldiz, soilik %18k erabiltzen dute.

Jarraitzen dituzten profilei dagokienez, norbere lagunenak aipatu dituzte gazteen erdiek baino gehiagok. Kirolarienak doaz gero. Hirugarren eta laugarren tokian daude moda mundukoak eta celebrity edo ospetsuak. Ondotik datoz musikariak.

Euskal Herriko gazteek Instagram aurrean denbora asko pasatzen dutela ondorioztatu dute datuek. Izan ere, inkestan parte hartu dutenek esan dute batez beste egunean hemezortzi aldiz sartzen direla sare sozialaren aplikazioan. 18-23 urte arteko gazteek egunean 77 minutu pasatzen dituzte Instagramen aurrean, Ikusiker azterketaren arabera.

Gazteen hamarretik zazpik, bestalde, uste dute «itxurakeria gehiegi» dagoela Instagramen. Gehienek diote, era berean, Instagramek kontsumoa bultzatu egiten duela.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...