EEEk gas putzuen ustiaketa defendatu du

2020ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Berri ona izango litzateke ustiatu daitezkeen gas putzuak izatea Euskadin: zero kilometroko energia litzateke». Hala mintzatu zen atzo Iñigo Ansola EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria, parke eoliko berriak aurkezteko prentsaurrekoan. Espainiako Gobernuak egin duen lege aldaketari buruzko egitasmoan jasotzen denez, Madrilek ez du baimenik emango hidrokarburo putzu gehiago ustiatzeko. SHESA sozietate publikoak iazko azaroan jaso zuten Arabako Armentia 2n azterketak abiatzeko, baina zundaketan fracking edo haustura hidraulikoko teknikak baztertuz. EH Bilduren ekimenez, gaiari buruz eztabaidatu zuten atzo Arabako Biltzar Nagusietan. Testu bakar batek ere ez zuen aurrera egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.