Azpiazuk urte bukaera hobea espero du

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eustatek hazkundeari buruz kaleratutako azken datuak kezka zabaldu du, moteltze oso nabarmena erakutsi baitu: hiruhileko arteko tasan, %2,2 hazi zen bigarrenean, eta, hirugarrenean, berriz, %0,8. Moteltzea Jaurlaritzak esperotakoa baino handiagoa izan da, baina atzo Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak berretsi zuen oraingoz ez dituela aldatuko iragarpenak. Izan ere, industriaren hornikuntza arazoak gorabehera, urteko azken hiruhilekoa «iragarritakoa baino hobea» izan daitekeela pentsatzen du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.