Irudia Bormes-les-Mimosas (Frantzia)

Sugar handiak Frantzian eta Korsikan

2017ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
12.000 pertsona inguru ebakuatu dituzte Frantziako hego-ekialdean, suteengatik. Gutxienez 4.000 hektarea kiskali ditu Mediterraneoko kostaldean eta Korsikako uhartean, azkenengo hiru egunetan. 2.000 suhiltzaile, 2.000 zibil, hemeretzi hegazkin eta hamar aireontzi ari dira parte hartzen haize bolada indartsuek zaildu duten itzaltze lanetan. Oraingoz, zortzi suhiltzaile eta hamabost polizia zauritu dira, eta suhiltzaileen sindikatuak baliabide gutxi dituztela salatu du. Agintariek uste dute azkenengo suteak nahita eraginak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.