Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Husten ez uzteko aldarria

2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Tantaka, etenik gabe, hustuz doazen herrien egoeraz egin diren diagnosiek ondorio bat ateratzen dute: Nafarroa ekialdeko Pirinioak herri mamuen preludioak dira, hutsaren isiltasun etsigarriaz beteko diren mortuak, neurririk hartzen ez bada. Denbora pasatu da ikusten nola bizitokiek orografia malkartsuetan galtzeko arriskua duten, azpiegitura nahikorik ez eta; nola exodoa den bidea, oinarrizko zerbitzurik ez dagoelako eta haietara jotzeko desplazamendu luzeak egitera behartuak daudelako; nola lanik izan gabe gazteek geratzeko aukerarik ez duten... Nola zaildu den bizitza.

Baina konponbiderik ez da jarri luzez: lurraldea ezagutzen ez dutenek bulego batean hartutako neurriek desoreka handitu besterik ez dute egin: hiria, garapenaren, berrikuntzaren eta bizi kalitatearen epizentro egin dute, baliabide gehientsuenak pilatuz eta mendialdea abandonatuz.

Baina, biziberritzeko, garrantzitsua da lekuak ezagutu eta bertakoekin hitz egitea, bertakoek parte hartzea, eta konturatzea badirela hor bizi direnak, lan egiten dutenak, lurraldea dinamizatzen dutenak, gizarte taldeak, ekoizleak. Eta horixe aldarrikatu nahi dute bertakoek: badirela bizitzeko beste modu eta aukera batzuk, oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.