Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Iragana helduleku

2021eko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Presidente ohien jardunaauzitan jartzeko erreferenduma egingo dute gaur Mexikon. Senatura iritsi zen lehen galdera atzera bota zuen Auzitegi Gorenak; izan ere, konstituzioaren kontrakotzat jo zuten botere banaketa urratzen zuelakoan, eta justiziaren lana ezin baitute herritarrek ordezkatu. Galdera hark zuzenean aipatzen zituen Carlos Salinas de Gortari, Ernesto Cedillo, Vicente Fox, Felipe Calderon eta Enrique Peña Nieto presidenteak. Oraingoa, inor aipatu gabe, galdera luze eta anbiguoa da, eta, galderak galdera, ez dute argitu erantzunak zertarako balioko duen, herritarrek iragana aztertu behar dela erabakitzen badute —boto emaileen %40k parte hartu behar dute emaitza kontuan hartzeko—.

Lopez Obrador presidentearen asmo zintzoak zalantzan jarrita ere, 1988tik 2018ra gobernante haiek eginiko ekintzen ondorioz, Mexiko estatu gobernaezina da: sistema osoa dago ustelkeriaz zipriztinduta, narkotrafikoarekin lotuta, eta inpunitate erabatekoa egon da: justizia gutxi. Orain, erreferendumaren ondorenak urra dezakeen bidearen beldur, oposiziokoek botere banaketaren eta justiziaren defentsa sutsua egin dute, printzipioak pozoitu zituzten horiexek. Horregatik komeni zaio presidenteari herritarrek iragana gogoraraztea galdeketaren bidez. Etorkizunean zer egin, beste kontu bat izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.