mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Oroimen soila gaindituta

2020ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Gizakiaren izatearen hagitz parte inportantea da memoria. Indibidualki ez ezik, kolektiboki ere bai: familia bateko kideek partekatzen dutena, lagun talde batena, gizarte edo herri oso batena, edo bertze edozein gizatalderena. Heriotza batek sortzen duen berehalako minari aurre egiteko eskura dagoen lehenbiziko tresna da oroimena; galdutako pertsonarekin bizi izandako momentuen oroitzapenak gogora ekartzea, oinarrizkoena.

Bertzelako funtzioak ere baditu. Injustiziak ez ahaztearena, edo kolektiboaren alde egindako ekarpenak aitortzea eta eskertzea. Biak zor zaizkio Joan Mari Torrealdairi, memoria kolektiboan gordetzea pairatu zuen injustizia, eta aitortzea eta eskertzea euskaldunen alde egin zuen lan eskerga.

Oroimena mantentzeak lana eskatzen du, taldeen ekina eta gogo tematia, aldarrikatu nahi den hori sozializatzeko, belaunaldiz belaunaldi. Eta beti ez da lortzen nahi adinako ezagutza edo horren kontzientzia zabaltzea. Baina, Torrealdairen tamainako pentsalari eta ekintzaile baten kasuan, egindakoak oroimen soila gainditzen du. Euskaldunek euskaraz bizi ahal izateko helburua inoiz erdietsiko badute, gaur egun dituzten makina bat lanabesetan dagoTorrealdairen legatua —euskarazko egunkari bakar honetan, kasurako—. Min eman ziotenek ere ezinen dute hori ezabatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.