inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Komunismoa Euskal Herrian

2021eko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Ertz askotatik begira dakioke Europako alderdi komunisten mendeurrenak utzitako legatuari. Askatasunaren eta justiziaren alde euren onena —bizitza barne— eman zuten gizon eta emakumeen lorratzak epe luzekoa izaten jarraituko du, hori baita inork ukatu ezin izango duena: militanteen eskuzabaltasun eta konpromisoa; besteak beste, nazismoaren garaipen militarra eragotzi zuena II. Mundu Gerran.

Komunismo errealak erakutsitako ereduei ikuspegi kritikoz begiratu ezean, nekez ernatuko da XXI. mendean mugimendu komunista sendorik. Are eta gutxiago, feminismoa eta ekologismoa lehen lerroan jarri ezean.

Leninen teorizazioen ostean, herrien autodeterminazioaren auziak beste arnasa bat hartu zuen munduan, eta horri jarraikiz etorri zen, hein handi batean, XX. mendeko kolonialismoaren amaiera. Aljeria, Kuba, Angola eta beste hainbat herritako bideak utzi zuen irakaspenik Euskal Herrian ere. Espainiako, Frantziako eta Euskal Herriko alderdi komunistek, praktikan, ez dute inoiz gogoko izan Euskal Herriaren askatasun nazionala. Besteak beste, horregatik ere, komunismoaren eta nazio askapen borrokan ziren herrien esperientzia jaso zuten ETAk eta ezker abertzaleak1960ko hamarkadan. Nazio askapena eta justizia soziala praxi politiko bateragarriak zirela sinetsi zuten haiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.